2 Eguneratzea (2016/12/09)

H5N8 IAAPren agerraldien laburpena (2016-10-28tik 2016-12-09ra):

Herrialdea Agerraldi kop. hegazti basatietan Agerraldi kop. eskortako hegaztietan Agerraldi kop. kaiolako hegaztietan
Serbia 1    
Errumania 2    
Suedia 2 1  
Finlandia 2   1
Frantzia 2 12 1
Hungaria 3 96  
Polonia 2 1  
Kroazia 26    
Alemania 25 12 4
Austria 1 2  
Suitza 81    
Danimarka 18 1  
Holanda 13 2 2

Batzordearen 2016ko abenduaren 8ko 2016/2219 Exekuzio Erabakia (EB). Horren bidez, honako erabaki honen eranskina aldarazten da:

Europako hegazti-gripearen agerraldiei buruzko informazioa – EE:

MAPAMAren informazioa: hegazti-gripea

1 Eguneratzea (2016/11/29)

2016ko urriaren amaieratik, hegazti-gripearen beste agerraldi batzuk jakinarazi dira Europako geografia osoan, eskortako hegaztietan nahiz basokoetan. Horrez gain, patogenotasun handiko hegazti-gripearen H5N8 birusa identifikatu da beste lau herrialdetan (Errumania, Frantzia, Suedia eta Finlandia).

H5N8 IAAPren agerraldien laburpena (2016-10-28tik 2016-11-29ra):

Herrialdea Agerraldi kop. hegazti basatietan Agerraldi kop. eskortako hegaztietan
Errumania 1  
Suedia 1 1
Finlandia 1  
Frantzia 1  
Hungaria 1 16
Polonia 2  
Kroazia 26  
Alemania 23 11
Austria 1 2
Suitza 62  
Danimarka 18 1
Holanda 9 2

Berria (2016/11/18)

2016ko urriaren amaieratik hegazti-gripearen agerraldi berriak antzeman dira Europako geografia osoan, eskortako hegaztietan nahiz basokoetan. Patogenotasun handiko hegazti-gripearen (IAAP) H5N8 birusa identifikatu da herrialde hauetan: Hungaria, Polonia, Kroazia, Alemania, Austria, Suitza, Danimarka eta Holanda.

Bestalde, EFSAko adituak laguntza ematen ari dira estatu kideei, birusa hegazti-ustiategietan nola sartzen den eta hegazti basatiek nolako arriskua dakarten identifikatzeko datuak jaso ditzaten. Informazio horrek hegazti-gripea EBn sartzeko arriskua berriz ebaluatzen lagunduko dio EFSAri, ezagutza zientifiko berriak oinarri hartuta. Aholku zientifiko eguneratuak 2017an argitaratuko dira.

Europako Batzordeak estatu kideei eskatu die agerraldi berriak zaindu eta murriztu ditzatela, horretarako zenbait neurri hartuz (esaterako, biosegurtasun-mailak areagotzea hegazti-ustiategietan).

Ez da H5N8 IAAPk kutsatutako gizakien kasurik jakinarazi EBn.

H5N8 IAAPren agerraldien laburpena (2016-10-28tik 2016-11-18ra):

Herrialdea Agerraldi kop. hegazti basatietan Agerraldi kop. eskortako hegaztietan
Hungaria 1 5
Polonia 2  
Kroazia 1  
Alemania 1 3
Austria 1 2
Suitza 22  
Danimarka 9  
Holanda 5 2

Hegazti-gripeari buruzko webgunea-EB

IAAPren agerraldien kronologia-EB

H5 eta H7 IAAPen agerraldiak munduan-OIE