IAAP H5N8 Europan zehar zabaldu da, eta agerraldiek eta kasuek gora egiten jarraitzen dute. Erresuma Batuan ere agertu da IAAP H5N8 birusa indiolarren uztiategi batean.

Joan den abenduaren 6an, Frantziako Nekazaritza Ministerioak lurralde osoan gaixotasunaren arrisku-maila "altua" zela adierazi zuen.

Horrelako kasuetan hartzen diren ohiko neurriez gain (besteak beste zaintza- eta babes-guneak ezartzea), Frantziak honako neurri hauek ere hartu ditu lurraldean:

  • Bizirik dauden eskortako hegaztien kontzentrazioak debekatzea.
  • Ustiategien eta hegazti basatien arteko harremana ekiditea.
  • Ehiza-hegaztiak askatzea eta apeuak erabiltzea debekatzea.

Espainiako operadoreak eta administrazioa kezkatuta daude hautemandako azken kasuak direla eta, horietako batzuk Landetan eta Pirinio Atlantikoetan hauteman baitira. Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak gogorarazi du beharrezkoa dela hegazti-ustiategietan biosegurtasun-neurriak sendotzea, batez ere hegazti basatiekin harremana ekiditea xede duten neurriak.

H5N8 IAAPren agerraldien laburpena (2016-10-28tik 2016-12-22ra):

Herrialdea Agerraldi kop. hegazti basatietan Agerraldi kop. eskortako hegaztietan Agerraldi kop. kaiolako hegaztietan
Erresuma Batua   1  
Serbia 1    
Errumania 5    
Suedia 7 2  
Finlandia 7   1
Frantzia 4 43 1
Hungaria 3 96  
Polonia 2 8  
Kroazia 26    
Alemania 25 16 4
Austria 1 2  
Suitza 84    
Danimarka 35 1  
Holanda 26 6 2

Batzordearen 2016ko abenduaren 8ko 2016/2219 Exekuzio Erabakia (EB). Horren bidez, honako erabaki honen eranskina aldarazten da:

Europako hegazti-gripearen agerraldiei buruzko informazioa – EE:

MAPAMAren informazioa: hegazti-gripea