Duela gutxi argitaratu da 1086/2020 Errege Dekretua, zeinaren bidez EBko elikagaien higienearekin lotutako hainbat xedapenen aplikazioa arautu eta malgutzen den; eta horrek elikadura-produktuen ekoizpen eta merkaturatzeari eragiten dio, besteak beste esne gordinari. ED horrek sektorearen eskari historiko bati erantzuten dio.

853/2004 Erregelamenduak (EE) higiene-arau espezifikoak ezartzen ditu animalia-jatorriko elikagaientzat, eta esne gordina merkaturatzea ahalbidetzen du, gizakion kontsumo zuzenerako. Hala ere, zehaztu egiten du estatu kideek gizakion kontsumo zuzenerako esne gordinaren merkaturatzea arautu, debekatu edo mugatu dezaketela, arau espezifikoen bidez.

Errege Dekretu hori 640/2006 EDaren berrikusketa bat da, eta haren bidez lortu da estatu-mailan higiene-paketea modu harmonizatuan aplikatzea. Era berean, hari esker, elikagaien establezimendu txikiek, ekoizpen txikia daukatenek edo produktu tradizionalak prestatzen dituztenek higiene-araudietako helburuak errazago erdietsi ahalko dituzte.

Esne gordina saltzea: baldintzak

Errege Dekretu honek ahalbidetzen du kontsumitzaileei edo txikizkako merkataritzako establezimenduei esne gordina zuzenean saltzea, betiere berme higieniko-sanitario guztiak beteta. Salmenta ustiategian bertan edo aldizkako edo aldi baterako azoketan gauzatu ahalko da; muga bakarra izango da ezingo dela inola ere jatorritik 100 km-tik gorako distantziara saldu.

Txikizkako merkataritzako establezimenduek, produktuak prestatzeko esne gordina erabili ahal izateko, egosi egin beharko dute aurretik. Aitzitik, kolektibo zaurgarriei (ospitaleak, zahar-egoitzak, ikastetxeak…) elikagaiak zerbitzatzen dizkieten jatetxe-establezimenduek ezingo dute esne gordina erabili.

Hala ere, arriskuaren ebaluazioari dagokionez, EFSAk 2015ean eta AESANek 2020an argitaratutako txosten zientifikoek agerian jartzen dute esne gordina kontsumitzeak arriskua dakarrela kontsumitzaileen osasunarentzat, eta beharrezkoa dela zenbait.