Joan den 2018ko abenduaren 19an, AESANeko Batzorde Instituzionalak onetsi egin zuen Trikinaren aurreko Kontingentzia Plan Nazionalaren aldaketa. Planaren xedea da nazio mailako jarduera-plana ezartzea, animalietan edo haragian Trikina antzemanez gero edo horietan Trikina egon daitekeela susmatuz gero.

 

Trikinaren aurreko Kontingentzia Plan Nazionala

Eguneratze honen berritasun nagusiak alderdi hauei buruzkoak dira:

Neurriak abeltzaintza-ustiategietan:

Basa-animalietan trikina antzematen denean, Animalien Osasunaren arloko agintari eskudunek egiaztatu egin beharko dituzte kutsa daitezkeen eta Trichinellarekin kontaktuan egon diren animalien ustiategietako biosegurtasun-neurriak.

Neurriak lursail zinegetikoetan:

50/2018 Errege Dekretua (ehizako azpiproduktuen kudeaketari buruzkoa) ehiza larriaren beste modalitate batzuetan ere aplikatuko da, baldin eta ehiza-barrutiko animaliek positiboa ematen badute.

Dekretua, gutxienez, kutsatutako animaliak antzeman eta handik aurrera geratzen den ehiza-denboraldian aplikatuko da; eta hurrengo denboraldian ere aplikatuko da, betiere lehenengo jarduera zinegetikoan animalia kutsatuak antzematen badira.

Komunikazioari buruzko neurriak:

Komunikaziorako eredu bateratua ezarri da, eta zehaztu egin da zein kasutan aplikatu beharko den lankidetzarako eta informazioa trukatzeko prozedura, osasun publikorako larriak eta berehalakoak diren arriskuek eragindako elikagai-alertak kudeatzeko.

Aurreko plana onetsi eta 7 urtera beharrezkoa zen plana berrikustea eta eguneratzea, besteak beste, dagozkion lege-aldaketak gehitu ahal izateko.