Txosten horrek laburbildu egiten ditu DGSANTEk 2017an EBko hainbat estatu kidetan eta Norvegian egindako bisitaldien eta hilketan aintzat hartu beharreko higiene-jardunbide egokiei buruzko tailerren emaitzak.

Zehazki, txostenak agintari eskudunen lan-jardunbide batzuk azpimarratzen ditu. Horiek, eragin positiboa izan dute hilketan izan beharreko higienean, eta, ondorioz, kontsumitzaileen babesean.

 

Bisitaldi eta tailerretan parte hartu zuten aditu nazionalek in situ ezagutu zituzten bisitatutako herrialdeetan ezarri dituzten lan-jardunbideak. Jardunbide horien xedea da, batetik, agintari eskudunek hautemandako arazoei heltzea eta, bestetik, hiketa optimorako higienea eta kanalen arteko kutsaduraren maila minimoak bermatzea.

Hainbat herrialde hasi dira dagoeneko jardunbide horiek ezartzen. Agintari eskudunen egiaztapena eta kontrola babesten duten lan-metodo eta –jardunbide komunen artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

  • animalia garbien estrategia
  • ilea moztea bata bestearen segidan
  • kanalen kutsaduraren erregistro-sistema
  • kanalen kutsadura egiaztatzeko prozedura ofizialak
  • erantzukizun teknikoak eta kudeaketa-arlokoak bateratzea
  • irizpide mikrobiologikoetan oinarrituta agintari eskudunek egindako laginketak eta analisiak
  • hiltegientzat arrisku-profilak definitzea
  • kontrol ofizialen emaitzak argitaratzea

Halaber, azpimarratu egin zen zein garrantzitsua den hiltegietako operadoreek ongi diseinatu eta garatutako hilketa-teknikak izatea, eta agintari eskudunek horiek ezagutzea eta jarrera positiboa izatea arlo horretako berrikuntzekiko.