Albaitaritzako medikamentuen eta beste substantzia batzuen hondakinei buruzko txosten berria
EFSAk txosten bat argitaratu berri du, eta, bertan, laburbildu egiten ditu animalia bizietan eta animalia-produktuetan albaitaritzako medikamentuen eta beste substantzia batzuen hondakinei buruz 2019an egindako jarraipenean lortutako datuak.
Animalia bizietan eta haien produktuetan zenbait substantzien eta horien hondakinen kontrol-neurriei buruzko 96/23/CE Zuzentarauarekin bat etorriz, EBko estatu kide gehienek 671.642 lagin igorri zizkioten Europako Batzordeari. Horietatik
- 594 lagin bideratu egin ziren.
- 016 lagin susmagarriak ziren
- 342 lagin inportatutako produktuetatik hartu ziren
- 690 lagin nazioko legeriaren arabera garatutako programen esparruan jaso ziren.
Estatu kide gehienek bete zituzten 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako laginketa-maiztasunari buruzko gutxieneko eskakizunak, eta azken 11 urteen parekoa izan zen (% 0,25‐% 0,37).
Honako emaitza hauek lortu ziren:
- Agente antitiroideo eta esteroideei dagokienez, ez-betetzeek gora egin zuten zertxobait.
- Azido erresortzilikodun laktonen, substantzia debekatuen, bakterioen aurkakoen, antikokzidianoen eta koloratzaileen erabilera, berriz, murriztu egin zen.