Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa hegazti-ustiategien ordenazio-arauak arautuko dituen Errege Dekretuaren zirriborroa ari da prestatzen, errutekoak eta haragiarenak barne. Orain arte, soilik haragi-ustiategiek zuten ordenazio-arau bat (1084/20059 Errege Dekretua, indargabetu egingo zutena), eta errutekoek ez zuten inolako estaldurarik.

Besteak beste, Dekretu horren helburua ustiategi horien eskakizunak animalien ekoizpenaren eta osasunaren egungo erronketara egokitzea da, biosegurtasunean, ingurumenaren babesean eta animalien ongizatean zentratuz.


Arauak, ustiategiaren tamainuaren arabere, badintza desberdinak ezarriten ditu.


Ustiategien definizioa tamainaren arabera

Aplikazio-eremua hegazti-ustiategi guztiek osatzen dute, hau da, arrautzenak, haragiarenak eta ugaltzekoak, autokontsumora zuzendutakoak gehitu gabe. Tamaina txikikoek salbuespen batzuk dituzte. Guztira, azken horien artean bi ustiategi mota bereiz daitezke:

 

  • Autokontsumoa: haragi- (gehienez 0,5 ALU, 50 oilasko) eta arrautza-ustiategiak (gehienez 0,3 ALU, 30 oilo), ekoizpena komertzializatzen ez dutenak.
  • Mikroustiategiak: gehienez 1,5 ALU (300 oilasko, 150 oilo) eduki eta komertzializatzen dituena.
  • Ustiategi murriztuak: bataz besteko errolda 70 ALUkoa da haragi-oilaskoentzat (14.000 oilasko), eta, gehienez, 70 ALUkoa oilo erruleentzat (7.000 oilo).

Oilaskoetan hazkuntza-sistema identifikatzeko derrigortasuna

Arau horrek gehituko duen beste berrikuntzetako bat ustiategi bakoitzean erabiltzen den ekoizpen-sistema identifikatzea izango da haragi-oilaskoen kasuan, II. eranskinean zehazten den moduan. Izendapenak honako hauek izango dira:

 

  • Hazkuntza ekologikoa
  • Barneko oilategia
  • Barneko estentsiboa
  • Landakoa
  • Landako tradizionala
  • Erabat aske hazitako landakoa

Baldintza tekniko barriak

 

Ustiategietan erantzukizuna duten pertsona eta erakundeei dagokienez, haien funtzioak modu argian zehazteaz gain, ustiategiko albaitari bat izatearen beharra gehitzen du.

Ingurumenaren arloan, simaurraren kudeaketa egokia eta igorpenak murrizteko programa eskatzen ditu. Bestalde, tamaina txikiko ustiategietan izan ezik, gainerakoetan teknika erabilgarri onenak (TEO) aplikatu beharko dira.

Animalien ongizateari begira, araudi propioa ez duten fase eta espeziei dagokienez, Europako Kontseiluaren Gomendioak gehitzen ditu nahitaezko arau moduan.

Bestetik, ustiategi guztiek hegazti-baserriak kudeatzeko sistema integrala izan beharko dute, non arauak zehaztutako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko den dokumentalki. Horrez gain, autokontrolaren kontzeptua gehituko da, eta ustiategiko albaitariak bisita-plan bat bete beharko du.

 

Joan den irailaren 26an amaitu zen arauaren aurkako alegazioak aurkezteko epea; Ministroen Kontseiluaren onespenaren aurreko urratsa da hori.

Información de interés:

Sector avícola de puesta – MAPA

Sector avícola de carne – MAPA