MAPAk duela gutxi argitaratu du abeltzaintza-ustiategi guztietan (norberaren kontsumorako ustiategietan izan ezik) aplikatzekoa den antibiotikoen erabilera jasangarria ahalbidetzeko neurriak ezartzen dituen araua.

2011z geroztik, mikrobioen aurkako erresistentziari (RAM) buruzkoa ekintza-planak daude Europa mailan, EBko estatu kide gehienetan; estatu mailan, berriz, PRAN plana eta haren Reduce programa daude 2014az geroztik.

Albaitaritzako sendagaiei buruzko 2019/6 (EB) Erregelamenduak azpimarratu egiten du mikrobioen aurkako erresistentziak osasun-arazo gero eta larriagoak direla Batasunean eta munduan, eta beharrezkoa dela erresistentziak sortzeko arriskua murriztea. Bestalde, EEk “baserritik mahaira” Estrategiaren Komunikazioa argitaratu zuen; horren arabera, helburua da 2030erako antimikrobianoen salmenta % 50 murriztea.

Lege berri horren bidez, MAPAk metodo bat ezartzen du espezie bakoitzarentzako antibiotikoen ohiko eta hiruhilekoko erabilera kalkulatzeko eta ustiategien araberako sailkapen zooteknikoa egiteko. Horiek hiruhilekoko bakoitzaren 1ean eguneratuko dira automatikoki PRESVETen eta erreferentziazko adierazleekin alderatu ahal izango dira. Adierazle horien BOEn argitaratuko dira, beranduenez, urte bakoitzeko ekainaren 1ean.

Autonomia-erkidegoek ustiategietako titularren esku jarri ahal izango dituzte neurriak, PRESVETen, titularrek beren ustiategia zein egoeratan dagoen jakin dezaten, erabilerari dagokionez, eta, beharrezkoa bada, neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

Errege-dekretu hau 2023ko urtarrilaren 2an jarriko da indarrean, eta ustiategiaren osasun-plan integralari buruzko araudia indarrean jartzen denetik aurrera aplikatuko da.

Informazio gehiago esteka honetan: