Niloko mendebaldeko sukarra

Andaluzian, Algeteko laborategiak, abuztuaren 17an, berretsi egin du sintomak zituzten 2 ekidok Niloko mendebaldeko sukarrean positiboa eman dutela, Huelvan eta Sevillan hurrenez hurren. Bi positibo horiek zoonosi honen hedapen-arriskuaren egungo aldiaren bigarren eta hirugarren fokuak dira; lehenengoa, Cádizen, 2021eko uztailaren 1ean, zaldi baten kasua izan zen.

Katalunian, CReSAk baietsi egin zuen birusaren zirkulazioa Tarragonako  Riudomseko hipika batean jarritako tranpa bateko 30 eltxoren lagin batean. Ustiategi horretan bertan, 2020an, birusaren aurkako antigorputzak detektatu ziren zaldi batean. Aurkikuntza horrek ez dakar foku batean jakinarazpen ofiziala egin behar izatea, baina bertan dagoela eta zirkulatzen dela adierazten du. Hori dela eta, Generalitateak kontrol‑protokoloa abiarazi du.

Niloko mendebaldeko sukarrari buruzko informazio gehiago: Gaixotasun-fitxa: Niloko mendebaldeko sukarra (West Nile virus)

Mihi urdinaren gaitzaren 4 serotipoa Huelvan:

Huelvako bi ustiategitan mihi urdinaren gaitzaren 4 serotipoaren zirkulazioa baietsi da: ahuntza zentinela batean eta sintomak zituzten hainbat arditan, hurrenez hurren.

Andaluziako albaitaritza-zerbitzu ofizialek honako neurri hauek hartu dituzte:

  • Murrizketa-eremua zabaltzea eskualde hori sartu ahal izateko, eremu librean baitzeuden.
  • 3 hilabetetik gorako ardi eta behi guztiak 4 serotipoaren auka derrigorrez txertatzea eremu librean.
  • Birusa izan dezaketen espezie guztien mugimendua mugatzea.

Mihi urdinaren gaitzari buruzko informazio gehiago: Gaixotasun-fitxa: mihi urdinaren gaitza