Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak informazio-ohar bat argitaratu du ATIaren Alemaniako agerraldiaren egoerari buruz. Bertan jasotzen da 38ra areagotu direla basurde basatien ATI fokuak (ia guztiak hilda aurkitu dira). Kasu horiek guztiak, orain arte, bi barrutitan aurkitu dira, biak Brandenburgo estatu.

Zainketa epidemiologikoa eta gorpuen bilaketa-lanak areagotu egin dira, eta horri esker, Alemaniako eskumeneko agintaritzek foku berri bat jakinarazi ahal izan zuten 2020/09/30ean, estatu bereko beste barruti batean basurde baten gorpua aurkitu ondoren. Gorpua aurrekoengandik 30 km ingurura aurkitu zuten iparraldera, Poloniarekiko mugatik 1 km ingurura.

Kasu berri hori infektatutako eremutik kanpo detektatu da; eremu horretan mugapenak zeuden jada. Ondorioz, neurri berriak gehitu zaizkie lehendik indarrean daudenei:

  • Infektatutako eremuaren mugak zabaldu dira, lurralde berri hori barne hartuta.
  • Basurde basatien gorpuen bilaketa aktiboa zabaldu egin da.