Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) baieztatu du Afrikako txerri-izurriaren (ATI) birusean positiboa eman duten bi basurde detektatu dituztela  Katalunian.


2025/11/26an, Cerdanyola del Vallèsen (Bartzelona) bi basurde hilda detektatu ziren; biak fresko zeuden eta 1 km-ko gutxi gorabeherako distantzia zegoen haien artean.

Generalitatearen Albaitaritza Zerbitzu Ofizialek (AZO) beharrezko lagin-bilketa egin zuten, eta, ondoren, Algeteko Albaitaritzako Laborategi Zentralera eraman zituzten. Bertan, hurrengo egunerako baieztatu egun zuten basurdeek ATIa zutela.

Espainian detektatzen den lehen aldia da 1994tik, eta horrek AOMEn ATI gabeko herrialde gisa zuen estatusaren galera dakar. Europako testuingurua: ATIa EBn egon da 2014tik, eta 13 herrialdetan eragin du. Belgikak, Suediak eta Txekiar Errepublikak desagerraraztea lortu zuten, neurri zorrotzak aplikatu ostean.                                                                                  

EBko A kategoriako gaixotasuna da eta kontrolatzea eta berehala desagerraraztea ezinbestekoa da. Kataluniako AZOak berehala txertatzen ari dira derrigorrezko kontrol-neurriak, besteak beste:

  • Kutsatutako Eremua (KE) mugatzea:
  • Basurdeen gorpuak aktiboki bilatzea eta kentzea.
  • Eremuan ehiza debekatzea, desplazamenduak ekiditeko.
  • Funtsezkoak ez diren jarduerak mugatzea.
  • Biosegurtasuna indartzea txerri-ustiategietan eta bisita ofizialetan.
  • Basoko faunaren zaintza aktiboa eta pasiboa.

2025/11/30ean, Generalitateak baieztatu du PPA fokuaren inguruan zaintza-erradioan dauden 39 txerri-ustiategiek emaitza negatiboa izan dutela. Gaixotasunak basa faunara mugatuta jarraitzen du, bi basurde positibo eta beste lau baieztatzeke. Kutsatutako eremura sartzeko itxitura (lehen 6 km), 20 km-ra arte luzatutako zaintza eta eragindako eremuan jarduerak etetea.

Agintari eskudunek abeltzain profesionalei eskatu diete honako neurri hauek hartzeko:

  • Abere-ustiategi guztietan biosegurtasun-neurriak zorroztea, bai eta espezie horretako txerrien eta basurdeen garraioan ere.
  • Gogorarazten da derrigorrezkoa dela agintari eskudunetako AZOei hautemandako edozein susmoren berri eman behar zaiela, bai basoko basurdeetan detektatzen bada, bai estatu mailako A mailako txerri-azienden ustiategietan.

Honako hau gogorarazi da:

  • Gaixotasun hau astiro eta progresiboki garatzen da, sukarrarekin, eta esanguratsuena da azalean lesioak agertzen direla, nodulu eta tumefakzio gisa.
  • EZ da zoonosia eta haragiaren eta esnearen kontsumoak (horiek kutsatuta baleude ere) ez du inolako arriskurik pertsonentzat.

Informazioa gehiago honako esteka honetan: