EFSAk A kategoriako animalien gaixotasunak kontrolatzeko neurriak ebaluatuko dituzten multzo bateko irizpenetako lehenengoa argitaratu du berriki. Irizpen horrek Afrikako txerri-izurriaren (ATI) aurkako kontrol-neurriak ebaluatzen ditu.

Duela gutxi EFSA erakundeak A kategoriako zerrendako gaixotasunak kontrolatzeko neurrien eraginkortasuna ebaluatzeko metodologia bat argitaratu zuen. Sailkapen hori 2016/429 Erregelamenduak (EB) egiten du, transmititu daitezkeen animalien gaixotasunei buruzkoak.

Argitalpen berri horretan, EFSAk eta Animalien Osasun eta Ongizaterako Batzorde Teknikoko (AHAW) adituek ATI baieztatzen den agertokietarako neurri hauen eraginkortasuna aztertu zuten:

  • Azterketa klinikoa eta laborategiko azterketa gaixotasuna antzemateko edo gaixotasunaren prebalentzia kalkulatzeko ustiategi baten barruan, dela animalia susmagarrietan dela baieztatuetan, murrizketa-eremuaren barruko ustiategi batean edo batzuetan.
  • Foku susmagarri eta baieztatuen kontrolean jarraipen-aldiaren iraupena.
  • Murrizketa-eremuen tamaina eta iraupena.

Erabilitako metodologia ez da irizpen horretan argitaratzen, beste txosten tekniko batean baizik (EFSA, 2020a). Hor jasotzen dira laborategiko laginketen prozedurak ebaluatzeko erabilitako ereduaren eta babes- eta zaintza-eremuen gutxieneko erradioa ebaluatzeko baliatutako transmisio-nukleoen xehetasun espezifikoak.

Hona hemen ebaluazio horren emaitzak:

  • Zenbait laginketa-prozedura ez-eraginkorrak zirela erabaki zen. Horiek kentzea edo eraginkorrago batzuekin ordezkatzea iradoki da.
  • Jarraipen-aldia, halaber, ez zen eraginkorra izan hainbat agertokitarako. Jarraipen-aldi luzeagoa egitea iradoki da, infektatuta egon daitezkeen taldeak detektatu direla bermatzeko.
  • Zaintza-eremua eraginkorra zela ikusi zen, eremu mugatuko infekzioen % 95 hartzen baititu.