Afrikako txerri-izurriaren egoeraren eguneraketa Europan
EFSAk txosten bat argitaratu du, non gaixotasunaren egoera epidemiologikoa aztertzen den EBko herrialdeetan.
Txostenak II. genotipoko Afrikako txerri-izurriaren (ATI) epidemiaren deskripzio-analisi bat ematen du EBn eragina jasan duten estatu kideetan eta ondoko herrialdeetan, 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra arte.
Jarraian, dokumentuaren ondorio garrantzitsuenak laburbiltzen dira:
- Lehen jakinarazpena 2020ko irailaren 10ean egin zen, Alemaniako basurdeekin.
- ATI EBn hedatu da, nagusiki basurdeen bidez. Oro har, ATIak zirkulatzen jarraitu du basurdeen bidez hainbat estatu kidetan eta ondoko herrialdeetan, eta pixkanaka hedatu da basurde-taldeen artean.
- Geroztik, 1.872 kasu hauteman dira basurdeetan, baita etxeko txerrien hiru foku ere.
- Arrisku-faktore esanguratsuenak lotuta daude habitatarekin, faktore sozioekonomikoekin eta basurdeen kudeaketarekin. Basurdeen artean, lotuta daude habitatarekin (landareak, ura, klima eta basurdeen habitataren egokitasunarekin lotutako beste faktore batzuk), faktore sozioekonomikoekin (bestean beste gizakien demografia) eta basurdeak kudeatzeko faktoreekin, bereziki dentsitatea eta kopurua.
- Zaintza pasibo indartua lagungarria izan da agerraldiak goiz hautemateko etxeko txerrietan.
Hauek izan ziren etxeko animalien artean ATI agertzeko faktore esanguratsuenak:
- Ekoizpen mota (traspatio), txerri-taldeen dentsitatea, biosegurtasun-maila txikiak, faktore sozioekonomikoak eta ATIak kutsatutako eremuen presentzia edo horiekiko gertutasuna.
- Basurdeak kudeatzeko eremu zuri bat (WZ edo white zone) finkatzea.
- “Segurtasun-gerriko” bat ezarri da ATIak eragindako eremuan, eta, beste neurri batzuen artean, nabarmen murriztu da basurdeen kopurua a priori erabakitako dentsitate batera arte, prebentzio gisa kutsaduraren hedapena geldiarazteko.
- Zaila da WZ ikuspegia aplikatzea, bereziki eremua ATI birusaren kutsadura basurdeen artean oso hedatuta dagoen eskualde batean dagoenean eta kontrol-ahalegin mugatuak aplikatzen direnean.