Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021eko martxoaren 3ko Agindua argitaratu du, zeinaren bidez kentzen baitira 2021eko urtarrilaren 4ko Aginduaren bidez autonomia-erkidegoetan hegazti-gripearen aurka ezarritako neurriak.

Honako hauek handitzeko helburuarekin hartu ziren neurriok:

  • biosegurtasuna
  • erregistroak eta datu-baseak
  • zaintza aktiboa
  • zaintza pasiboa

2020an oso patogenoa den H5N8 hegazti-gripearen hainbat foku agertu ziren EAEtik igarotzen diren hegaztien migrazio-bide berberak erabiltzen dituzten estatu kideetako eskortako hegaztietan, hegazti basatietan eta itxian hazitako hegaztietan, eta horrexegatik hartu ziren neurri horiek.

Autonomia-erkidegoetan, aintzat hartu dira egoera epizootikoa, gaixotasunaren bilakaera eta honako faktore hauek guztiak:

  • gaixotasunak ez du inolako intzidentziarik
  • bukatu egin da hegaztien migrazio-sasoia
  • une honetan, arrisku sanitarioa txikia da

Horregatik guztiagatik, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak aho batez erabaki dute debekua altxatzeko gomendatzea.