OMEk eskuliburu bat argitaratu du, gizakion osasunaren, animalien eta ingurumenaren arteko loturak hobeto uler daitezela sustatze aldera. Eskuliburu horren bidez ulertarazi nahi du, halaber, nola eragin diezaioketen osasun publikoari ekoizpen-sektore bateko higiene-jardunbide egokien aplikazioan egindako akatsek.

Eskuliburu honen helburua da eskala txikian lan egiten duten eta beraientzat, beren familientzat eta/edo tokiko merkatuetan saltzeko asmoz arrainak hazten dituzten akuikultura-ekoizleei zuzendutako elikadura-segurtasunerako hezkuntza-programari laguntzea.

Eskuliburua akuikulturaren arloko hezitzaileek eta adituek erabiltzeko sortu da. Bertan jasota daude arrainak modu seguruan (eta elikagarrian) ekoizteko beharrezkoak diren oinarrizko jardunbideak; esaterako, urmaelak non jarri edo arrainak nola erabili “uztaren” ondoren.

Hauek dira eskuliburuan zehazten diren funtsezko bost jardunbideak:

  1. Langileen higiene egokia.
  2. Urmaelaren garbiketa.
  3. Uraren kalitatearen kudeaketa.
  4. Arrainen osasuna.
  5. Instalazio eta ekipoen garbiketa.

Eskuliburua: Akuikulturako produktu seguruagoak lortzeko funtsezko 5 jardunbide