EFSAk txosten bat argitaratu berri du, eta, bertan, laburbildu egiten ditu animalia bizietan eta animalia-produktuetan albaitaritzako medikamentuen eta beste substantzia batzuen hondakinei buruz 2019an egindako jarraipenean lortutako datuak.

Animalia bizietan eta haien produktuetan zenbait substantzien eta horien hondakinen kontrol-neurriei buruzko 96/23/CE Zuzentarauarekin bat etorriz, EBko estatu kide gehienek 671.642 lagin igorri zizkioten Europako Batzordeari. Horietatik

  • 594 lagin bideratu egin ziren.
  • 016 lagin susmagarriak ziren
  • 342 lagin inportatutako produktuetatik hartu ziren
  • 690 lagin nazioko legeriaren arabera garatutako programen esparruan jaso ziren.

Estatu kide gehienek bete zituzten 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako laginketa-maiztasunari buruzko gutxieneko eskakizunak, eta azken 11 urteen parekoa izan zen (% 0,25‐% 0,37).

Honako emaitza hauek lortu ziren:

  • Agente antitiroideo eta esteroideei dagokienez, ez-betetzeek gora egin zuten zertxobait.
  • Azido erresortzilikodun laktonen, substantzia debekatuen, bakterioen aurkakoen, antikokzidianoen eta koloratzaileen erabilera, berriz, murriztu egin zen.