Albaitaritzako sendagaiei buruzko araudi berria
Indarrean sartu da 2019/6(EB) Erregelamendua, albaitaritzako sendagaien erabilerari buruzko araudi berria ezartzen duena.
Arau hori duela hiru urte onartu zen, baina urtarrilaren 28tik da aplikagarria, eta garrantzitsua da helburuak lortzeko bi mailatan: «Osasun bakarra» Europako Ekintza Plana eta «Baserritik mahaira» estrategia.
Araudiak neurri zehatz ugari aurreikusten ditu antimikrobianoen aurkako erresistentziaren (AME) kontra borrokatzeko eta animalietan antimikrobianoen erabilera zuhurra eta arduratsua sustatzeko, besteak beste:
- Antibiotikoen prebentziozko erabilera debekatzea animalia taldeetan.
- Animalietan antimikrobianoen erabilera metafilatiktikoa murriztea.
- Hazkundea sustatu eta errendimendua areagotzeko antimikrobianoak erabiltzeko debekua indartzea (baita pentsuetan hazkundearen sustatzaile gisa antibiotikoak erabiltzeko 2006ko debekua ere).
- Zenbait antimikrobiano soilik gizakientzat gordetzeko aukera.
- Estatu kideek animalietan antimikrobianoen salmentari eta erabilerari buruzko datuak jasotzeko betebeharra.
Helburu nagusia da herritar guztiak irabazle izatea legedia berri horrekin, batez ere antimikrobianoen aurkako erresistentziaren kontra borrokatzeko neurriei esker; izan ere, horiek giza osasunarekin, abereen osasunarekin eta ingurumenarekin duten harremana agerikoa da.