Albaitaritzako sendagaiei buruzko informazio-dokumentua
MAPAk dokumentu hay eguneratu du, eta bertan albaitaritzako sendagaien banaketari, preskripzioari, salmentari eta erabilerari aplikatu beharreko araudiari buruzko galdera eta erantzun ohikoenak bildu ditu.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/6 (EB) Erregelamendua (2018ko abenduaren 11koa, albaitaritzako sendagaiei buruzkoa) zein 666/2023 Errege Dekretua (uztailaren 18koa, sendagaien banaketa, salmenta eta erabilera arautzen dituena) argitaratzeak zalantza ugari sortu ditu albaitarien artean haien aplikazioari buruz.
Horren arrazoia da, Estatuko arauaren kasuan, Europako Erregelamenduak jasotzen ez zituen betekizun berriak sartu direla eta estatu kideei jarduteko tartea ematen diela; hala, araudi nazionala egungo beharretara egokitu da, eta, horregatik, zaharkituak geratu diren maila bereko hiru arau baliogabetu behar izan dira.
Horrek guztiak kontsulta ugari eragin ditu; hortaz, MAPAk dokumentua eguneratu du albaitaritzako sendagaien banaketari, preskripzioari, salmentari eta erabilerari aplikatu beharreko araudiaren aplikazioari buruz gaur egunera arteko zalantzei eman zaizkien erantzunak biltzeko.