Argitaratu egin da 338/2014 Errege Dekretua. Joan den maiatzaren 10ean indarrean sartu zen eta 2000. urteko legeria aldarazten du. Azken horrek araupetu egiten zuen EETekin lotutako arrisku-material espezifikoak (MER) suntsitzea.

Zehazki, honako aldaketa hauek sartzen ditu:

  1. Indargabetu egiten da 1911/000 Errege Dekretuaren IV. eranskina. Bertan zerrendatzen ziren arrisku-material espezifikotzat jotzen diren ehun eta organoak. Bada, hemendik aurrera, araudi erkideak ezartzen duena izango da erreferentziazko zerrenda.
  2. Hemendik aurrera behi-buruen haragia bil daiteke, berariazko baimena duten zatitze-geletan.

Orain arte, baimenduta zegoen ardi eta ahuntzen hezur-muina ateratzea berariaz baimendutako zatitze-geletan eta behi-kanalen edo kanal-zatien bizkar-hezurra ateratzea berariaz baimendutako harategietan, betiere gainbegiratuta eta erregistratuta. Errege Dekretu horrek aukera ematen du berariaz baimendutako zatitze-geletan behi-buruen haragia biltzeko (legeria nazionalak ez zuen aukera hori jasotzen).