"Ehiza larriko espezien laginak hartzeko gida" dokumentuaren helburua da azaltzea animalia basatien zer lagin hartu behar diren eta nola hartu behar diren, ondoren laborategira bidaltzeko. Gida hori NEIKER-Tecnaliak egin du, ELIKAren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Gainera, informazio-bideo bat egin da prestakuntza-ekintzei laguntzeko.

Euskal Herrian, ibilgailuren batek harrapatutako edo ageriko arrazoirik gabe hildako animaliak aztertzen dira, baita gaixo aurkitutako eta sendatzeko zentroetan utzitako animaliak ere. Alabaina, espezie zinegetikoen kasuan, ehiztarien laguntza behar-beharrezkoa da, eremu bakoitzeko animalia gehiago aztertu ahal izateko. Tiroz botatako animalien laginak laborategiko analisiak egiteko erabil daitezke eta, horri esker, beren osasun-egoera zehaztu daiteke eta interes-gune bakoitzean zer patogeno aurki ditzakegun jakin daiteke.

Honako animalia hauek aztertzen dira: basurdeak, oreinak, orkatzak, erbiak, hainbat karraskari eta hegazti mota, eta zenbait haragijale (azkonarrak eta azeriak, esaterako). Animalia horiek guztiek besteak beste gaixotasun hauek ote dituzten aztertzen da: behien tuberkulosia, yersiniosia, hidatidosia, mingain urdina, mukieria eta hazteria.

Gida eta bideoa ehiza larrian aritzen diren hiru lurralde historikoetako eragileei banatuko zaizkie.