Animalien Osasunerako Mundu Erakundeak (OIE) gune berria argitaratu du sarean, "Munduko animalien osasuna" izenekoa. Bertan, mundu osoan zehar animalien gaitzen egoera zein den azaltzen da, baita zoonosiaren egoera ere.

Lehen, "Munduko animalien osasuna"-ri buruzko informazioa paperean argitaratzen zen, eta urtero eguneratzen zen. Orain, Interneten dago eskuragarri, eta urte osoan zehar informazio eguneratua eskaintzen da. Gainera, Excel taula formatuan eskura daiteke.

Tresna honek OIEko kide diren eta kide ez diren herrialdeetako animalien osasunari buruzko informazioa biltzen ditu. Honako atal hauek ditu:

  1. Animalia kopurua
  2. Existitzen diren gaixotasunak edota infekzioak
  3. Ez dauden edo inoiz antzeman ez diren gaixotasunak
  4. Badauden eta ez dauden zoonosiak, herrialdeka
  5. Badauden zoonosiak, gaixotasunka
  6. Albaitariak
  7. Herrialde bakoitzeko erreferentziazko laborategiak
  8. Txerto ekoizpena, herrialdeka
  9. Txerto ekoizpena, gaixotasunka

Beste atal bat ere gehitu da, eta, bertan, informazioa atzitzean gehien agertzen diren galderei erantzun zaie; esate baterako, OIE erakundeak gaixotasunak eta animaliak sailkatzeko erabiltzen duen kodearen esanahia azaltzen da.