Barroosia

LABURPENA

Barroosia ezti-erleei eragiten dien parasito-gaixotasuna da, eta Barroa destructor kanpoko akaroak sortzen du.

Nahitaez aitortu beharreko animalia-gaixotasuna da, eta ez die gizakiei eragiten. Gaur egun barroosia da Europako erlezainen arazo nagusia.

Erle helduen zeinu klinikoak hegal deformatuak eta/edo atrofiatuak dira, eta sabelalde murriztua. Kumeengan sintomatologia zabalagoa da: larbaren garapenari eta abaraskari eragiten die, eta azkenekoan erlazuloak operkulurik gabe agertzen dira.

Barroa destructor akaroaren prebentzio eta kontrolerako akarizida bidezko urteroko tratamendua egin behar da, prebentziozkoa eta derrigorrezkoa. Neurri horien helburua da parasitoaren populazioa erle-koloniek jasan ahal izatea, haien osasun- eta ekoizpen-egoera nabarmen murriztu gabe.

Mundu osoan dagoen parasito-gaixotasuna da, Australia osoan eta Zeelanda Berriko zati batzuetan izan ezik.

Ez dago txertorik.

1. Zer da?

Barroasia Barroa destructor akaroak sortutako kanpoko akariosia da, eta Apis melífera erleei eragiten die (kumeei eta erle helduei).

2. Zeintzuk dira Gaixotzen diren espezieak?

Erleak, Apis melífera.

3. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasuna da?

Bai, barroasia Epizootien Nazioarteko Bulegoaren (OIE) Animalia Lehortarrentzako Osasun‑kodean jasotzen den gaixotasuna da, eta nahitaez aitortu behar da.

4. Zer arrisku eragiten dio osasun publikoari?

Barroasia ez da zoonosia; hortaz, ez dio gizakiari eragiten eta ez da arriskutsua osasun publikoarentzat (gauza bera gertatzen da bestelako erle-gaixotasunekin).

5. Zein banaketa geografiko du?

Barroasia mundu osoan dagoen gaixotasuna da (Australia osoan eta Zeelanda Berriko hegoaldeko uhartean izan ezik).

Gaixotasun horrek mundu osoan duen agerpenari buruzko informazio eguneratua eta zehatzagoa lortzeko, munduko informazio zoosanitarioari (WAHID) buruzko OIE erakundearen datu‑basearen interfazea kontsulta dezakezu:

http://www.oie.int/wahis_2/public/wahid.php/Wahidhome/Home

6. Nola transmititzen eta hedatzen da (epidemiologia)?

Barroa beste erle-kolonietara hedatzea erlezaintza-jarduera arruntaren edo erleen jarduera arruntaren bidez gerta daiteke. Barroa kutsatzen laguntzen duten beste faktore batzuk erlezaintza-jarduerari lotuta daude, hala nola jitoa edo ohointza, baita erlategien arteko hurbiltasuna, hainbat faktorek eragindako ahultasuna edo hegan egitean erleek har dezaketen gehieneko distantzia ere. Tratamendua aplikatu ostean berriro kutsa daitezke eremuan tratatu gabeko erlategi edo kolonia basatiak badaude.

Barroasiaren epidemiologiari lotutako faktore garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Ostalariaren araberakoak: erle langileen populazioaren tamaina, koloniak parasito‑karga murrizteko duen gaitasuna, erlekume-irtetea, koloniaren indarra, ohointza eta erleen deriba.
  • Barroaren araberakoak: akaroaren ugaltze-, emankortasun- eta hilkortasun-tasa.
  • Ingurumenaren araberakoak:baldintza meteorologikoak, nektarraren fluxua, eremuko erle-kolonien dentsitatea eta erlezaintzaren maneiua.

Erlauntzeko transmisio-bidea zuzenekoa da: Barroarekin kutsatuta dagoen erle biltzaile heldua beste erlauntz batera sartzen denean, edo erlamandoek erregina birjinaren bila erlauntz guztiak miatzen dituztenean (kasu horretan kontaktuaren bidez kutsatzen dira). Parasitoa ostalarian modu foretikoan badago, bi hilabetetik hiru hilabetera bitartean bizi da udan, eta lau hilabetetik sei hilabetera bitartean neguan.

7. Zein dira sintoma klinikoak?

Barroasiaren zeinu klinikoak honela agertzen dira:

  • Erle helduetan:
    • Barroa foretikoak: akaroak erleetan egotea
    • Hegal deformatuak eta/edo atrofiatuak
    • Sabelalde murriztua duten erleak.
  • Kumeetan:
    • Mosaiko kumea/kume salteatua (zeinu klinikoak loke amerikarraren edo loke europarraren antzekoak dira).
    • Operkuluak izatea, zulo txikiekin.
    • Parasitoak izatea; marroiak eme helduen kasuan, kolore zurixkakoak heldugabeengan, erlazuloetan eta erleen larbetan.
    • Hildako erleak hegal deformatuekin itxitako erlazuloetan; hildako pupak; erlazuloetatik ateratzen diren hildako erleak (soilik burua atzeratzen da, eta aho-aparatua kanporantz dute).
    • Larba edo pupetako kanibalismoa.
    • Larba marroi edo marroi argiak (loke amerikarraren itxura lirdingatsurik gabe).
    • Hildako larba lehorrak.
    • 5-7 eguneko pupak operkulurik gabe.
    • Mikosi-momiak agertzea.
  • Ataken inguruetan:
    • Hegal deformatuak dituzten erleak oinez; erlauntza parasitatua adierazi ohi dute.
    • Mikosi-momiak kasu larrienetan.

VARROOSI-IRUDIEN GALERIA- MAPA

8. Nola diagnostikatzen da?

Ikusizko ikuskapen soila ez da metodo fidagarria parasitatze baten larritasuna jakiteko erlategi batean. Infestazio-maila baloratu behar da, eta hainbat metodo daude horretarako; hautatutako metodoak bat egin behar du erlezainaren lan-kargarekin eta urteko garaiarekin.

Laborategiko diagnostikoa: hauek dira infestazio-mailak baloratzeko metodo fidagarrienak:

  1. Barroa akaroen erorketa zenbatzea: lurrean sareta bat ipintzen da (edo lur sanitarioa) eta gainean kartoi mehe zuri bat, baselina filantearekin bustita (hobe da lauki-formakoa izatea, zenbaketa errazteko); akaroak bertan geldituko dira. Asteroko zenbaketak egiten dira, infestazio arinak hauteman ahal izateko.
  1. Erle helduak baloratzea:
    1. Erleak garbitzea alkohol edo xaboi likidoarekin: akaroak zenbatzea laborategian, gutxienez 300 erle bildu ondoren hazteko eremuan; ondoren alkoholean diluitzen dira.
    2. Erleak garbitzea azukre-hautsean: aurrekoan ez bezala, prozedura honen abantaila da tokian bertan egin daitekeela, eta ez direla erleak sakrifikatu behar. Gutxienez 300 erle bildu ondoren, azukre-hautsa gehitzen da eta akaroak zenbatzen dira gainazal zuri batean, saredun bahe batean edo uretan iragazi ondoren.

*Kontuan hartu behar da erleak garbitzeko metodo horiek ez dutela akaroen % 100 ateratzen erleetatik.

  1. Erle langileen haztegiaren balorazioa: parasitatutako erlazuloen proportzioa edo 100 erleko Barroa proportzioa baloratzea, gutxienez abaraska ume-sabiduneko 10 X 10 cm2‑ko zati baten operkuluak kendu ondoren.
  2. Erlamandoen haztegiaren tapa kentzen: metodo hori gomendagarria da soilik udaberriaren bukaeran edo udan. Emaitzak orientagarriak dira, eta gomendatzen da balorazioa zabaltzea metodo objektiboago batekin, ahal izanez gero.

*Koloniako 2.000 Barroatik gorako hautemate-atalaseak arriskuak jar dezake haien bizitza, eta beharrezkoa izango da tratamendu bat aplikatzea. Oro har, 6.000 akarotik gorako kopuruarekin kolonia kolapsa daiteke, indarraren eta urteko garaiaren arabera.

Diagnostiko diferentziala: erleei eragiten dieten kanpoko beste akaro edo intsektu batzuekin nahas daiteke, adibidez:

  • Braula coeca edo erlearen zorria: Barroaren antzeko tamaina eta kolorea duen intsektua da. Biribilagoa da eta 3 hanka-pare ditu; Barroak, aldiz, 4 pare ditu.
  • Tropilaelaps spp, ezti-erleentzat oso arriskutsua den gaixotasun exotikoa, eta nahitaez eta berehala adierazi beharrekoa. Beraz, premiaz jarri behar da harremanetan inguruko albaitaritza-zerbitzu ofizialekin edozein susmo aztertzeko.
  • Melittiphis alvearius. Melittiphis akaro harrapakaria da, baina ez die eragiten erleei eta hazkuntzari.

9. Nola prebenitzen eta kontrolatzen da?

Varroa destructor kontrolatzeko parasitoa erle-koloniek jasan ahal izateko moduko kopuruan mantentzeko neurriak hartu behar dira, osasun- eta ekoizpen-egoera nabarmen murriztu gabe.Erlezaintzako ekoizpenean, sintesi kimikoko medikamentu alopatikoen erabilera murrizten saiatzen dira, erleak eta haien produktuak errespetatzeko. Horretarako, diagnostikoan, maneiuan, prebentzioan, hautaketan, kontrol biologikoan eta medikamentuen aplikazioan oinarritutako hainbat metodo erabiltzen dira, eta horien helburua da erleei eta pertsonei kalterik ez egitea, eraginkortasuna alde batera utzi gabe.

Hauek dira barroasia prebenitu eta kontrolatzeko egungo metodoak:

  • Baimendutako akarizidak aplikatzea: nahitaez aplikatzen dira, urtean behin, erlauntzean, tira moduan, dispertsiotan, geletan, hautsekin prestatutako soluziotan, etab.
  • Maneiu-metodo zooteknikoak: akaroak murrizten dituzte modu naturalean, eta horietako batzuek albaitaritza-tratamenduen eraginkortasuna handituko dute (hazkuntzarik eza eragiten dutenak). Metodorik ohikoena eta eraginkorrena akaroak erlamandoak hazteko koadrotan harrapatzea da; ondoren erlauntzetik kendu eta suntsitu egingo dira. Ez da erabili behar barroasia kontrolatzeko tresna bakar gisa, baizik eta barroizidekiko osagarri gisa.

Bestalde, maila ofizialean honako hauek egiten dira:

    • Zaintza aktiboa: bisita programatuak, azterketa harmonizatua eta datu alderagarriak; horren helburua da neguko eta udaberriko hilkortasuna ebaluatzea, erleen gaixotasun eta intoxikazio nagusien prebalentzia finkatu ahal izateko, laginketen bidez, eta ondoren infestazio-maila baloratzeko.
    • Zaintza pasiboa: hilkortasun akutuko kasu klinikoak, despopulazioa edo gaixotasun jakinen susmoak aztertzeko.

10. Erreferentziak eta legedia

Información sobre Varroosis- MAPA

GUÍA TÉCNICA PARA PARA LA LUCHA Y CONTROL DE LA VARROOSIS Y USO RESPONSABLE DE MEDICAMENTOS VETERINARIOS CONTRA LA VARROA- MAPA

INFESTACIÓN DE LAS ABEJAS MELÍFERAS POR VARROASIS-OMSA

El Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 9 de marzo de 2016, relativo a las enfermedades transmisibles de los animales y por el que se modifican o derogan algunos actos en materia de sanidad animal («Legislación sobre sanidad animal»). La DNC se incluye en el Anexo II como una de las enfermedades objeto de aplicación del Reglamento.

El Reglamento de Ejecución (UE) 2018/1882 de la Comisión, de 3 de diciembre de 2018 relativo a la aplicación de determinadas normas de prevención y control a categorías de enfermedades enumeradas en la lista y por el que se establece una lista de especies y grupos de especies que suponen un riesgo considerable para la propagación de dicha enfermedad de la lista. La DNC aparece categorizada como A+D+E, siendo por tanto de aplicación medidas inmediatas para su erradicación ante su detección, medidas de prevención durante los movimientos y medidas de vigilancia.

El Reglamento Delegado (UE) 2020/687 de la Comisión, de 17 de diciembre de 2019, por el que se completa el Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo en lo referente a las normas relativas a la prevención y el control de determinadas enfermedades de la lista.

El Reglamento Delegado (UE) 2020/688 de la Comisión, de 17 de diciembre de 2019, por el que se completa el Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo en lo referente a los requisitos zoosanitarios para los desplazamientos dentro de la Unión de animales terrestres y de huevos para incubar.

El Reglamento Delegado (UE) 2020/689 de la Comisión, de 17 de diciembre de 2019, por el que se completa el Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo en lo referente a las normas de vigilancia, los programas de erradicación y el estatus de libre de enfermedad con respecto a determinadas enfermedades de la lista y enfermedades emergentes.

El Reglamento Delegado UE) 2020/692 de la Comisión, de 30 de enero de 2020, que contempla el Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo en lo referente a las normas para la entrada en la Unión, y para el desplazamiento y la manipulación tras la entrada, de las partidas de determinados animales, productos reproductivos y productos de origen animal.

El Reglamento de Ejecución (UE) 2020/2002 de la Comisión, de 7 de diciembre de 2020, por el que se establecen normas de desarrollo del Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo relativas a la notificación a la Unión y al envío de informes a la Unión sobre enfermedades de la lista, al sistema informático de información, así como a los formatos y los procedimientos de presentación y envío de informes relacionados con los programas de vigilancia y erradicación de la Unión y con la solicitud de reconocimiento del estatus de libre de enfermedad.

Eguneratze data: