Gaixotasun hemorragiko epizootikoa
LABURPENA
Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoa (GHE) gaixotasun biriko infekziosoa da, baina ez da kutsakorra. Reoviridae familiako Orbivirus generoko ARN birus batek eragiten du. Culicoides generoko bektoreek transmititzen dute, eta, batik bat, etxe‑hausnarkariei eta hausnarkari basatiei eragiten die. Gaixotasun horrek larriki eragiten die oreinei, eta adarzabalei eta orkatzei ere eragin ahal die.
Nahitaez aitortu beharreko animalia gaixotasuna da eta EZ die pertsonei eragiten.
Behi-aziendaren koadro klinikoak honako sintoma kliniko moderatu hauek izaten ditu: sukarra, anorexia, disfagia, ahuldura, estomatitis ultzeraduna, herrentasuna, arnas zailtasuna, eta errapeko eritema. Ardi-azienda infekzioarekiko minbera da, baina gaixotasun klinikoarekiko ez oso minbera, eta ahuntz-azienda ia ez da minbera.
Abere-talde batean transmisio-bidea zeharkakoa da, bektore biologikoen, Culicoides generoko eltxoen ziztaden bidez. Egiaztatzeko, laborategiko diagnostikoa egin behar da.
Gaixotasuna prebenitzeko, bektorea kontrolatu behar da (intsektizidak, uxagarriak…), eta badira eremu kaltetuenetan hausnarkari basatiei eta etxe-hausnarkariei jartzen zaizkien txertoak.
GHE Ipar Amerikan, Afrikan, Asian eta Australian aurki dezakegu. Duela gutxi, lehen aldiz, fokuan antzeman dira Europan.
1. Zer da?
2. Zein espezieri eragiten die?
3. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasuna da?
4. Zer arrisku eragiten dio osasun publikoari?
5. Zein banaketa geografiko du?
6. Nola transmititzen eta hedatzen da (epidemiologia)?
7. Zein dira sintoma klinikoak?
8. Nola diagnostikatzen da?
9. Nola prebenitzen eta kontrolatzen da?
10. Erreferentziak eta legeria
1. Zer da?
Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoa (GHE) Reoviridae familiako Orbivirus generoko ARN birus batek eragiten duen infekzioa da. Gaixotasun biriko infekziosoa da, baina ez da kutsakorra. Culicoides generoko bektoreek transmititzen dute, eta etxe‑hausnarkariei eta hausnarkari basatiei eragiten die.
Behi-aziendan sintoma kliniko moderatuak eta automugatzaileak eragin ditzake bi astez gutxi gorabehera. Ardi-azienda infekzioarekiko minbera da, baina gaixotasun klinikoarekiko ez oso minbera, eta ahuntz‑azienda ia ez da minbera.
Oreinei larriki eragiten die gaixotasuna da, eta, era berean, adarzabalei eta orkatzei eragin ahal die. Ipar Amerikan oreinek, batik bat isats zuriko oreinek, izan dezaketen gaixotasun garrantzitsuena da.
Behi-aziendan honako sintoma hauek dokumentatu dira: sukarra, anorexia, disfagia, ahuldura, estomatitis ultzeraduna, herrentasuna, arnas zailtasuna, eta errapeko eritema.
2. Zeintzuk dira Gaixotzen diren espezieak?
Ostalariak hausnarkari basatiak eta behi-azienda dira. Oreinei larriki eragiten die gaixotasuna da, eta, era berean, adarzabalei eta orkatzei eragin ahal die.
Ardi, ahuntz eta kamelidoek ere infekzioa izan dezakete, baina normalean ez dute gaixotasun nabarmenik izaten.
3. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasuna da?
Bai, GHE OMSAren Animalia Lehortarren Osasun Kodean dagoen gaixotasuna da eta nahitaez aitortu beharrekoa da.
4. Zer arrisku eragiten dio osasun publikoari?
GHE EZ da ZOONOSI bat; hortaz, EZ dio gizakiari eragiten eta EZ da arrisku handia osasun publikorako.
5. Zein banaketa geografiko du?
GHE Ipar Amerikan, Afrikan, Asian eta Australian aurki dezakegu. Duela gutxi, lehen aldiz, fokuak antzeman dira Europan.
Gaixotasunak mundu osoan duen agerraldiari buruzko informazio berriagoa eta eguneratuagoa jaso nahi izanez gero, OIEk munduko informazio zoosanitarioari buruz duen datu-basearen interfazea kontsultatu daiteke (WAHIS)
6. Nola transmititzen eta hedatzen da (epidemiologia)?
Abere-talde batean transmisio-bidea zeharkakoa da, bektore biologikoen, Culicoides generoko eltxoen ziztaden bidez.
7. Zein dira sintoma klinikoak?
Espezie minberetan, GHEren birusak mihi urdinaren gaitzak eragiten duen infekzioaren antzeko zeinu klinikoak dituen gaixotasun eragin dezake. Oro har, behi-aziendan sintoma kliniko moderatuak eta automugatzaileak eragin ditzake bi astez gutxi gorabehera. Ardi-azienda infekzioarekiko minbera da, baina gaixotasun klinikoarekiko ez oso minbera, eta ahuntz‑azienda ia ez da minbera.
Inkubazio-aldia oreinetan, ziztadaren ondoren, 5 eta 10 egun artekoa da.
Koadro klinikoak honako forma kliniko hauek izan ditzake:
- Forma hiperakutua: Isats zuriko oreina (Odocoileus virginianus) forma honek gehien eragiten duen espeziea da. Honako sintoma hauek izaten ditu:
- Sukarra
- Anorexia
- Arnas zailtasuna eta irensteko zailtasuna.
- Edema handia buruan eta lepoan. Hantura ere ager daiteke mihian eta konjuntibetan.
- Forma akutuan edo klasikoan, zeinu kliniko horiek honako hauek gara ditzakete:
- Hemorragiak ehun askotan (besteak beste, larruazalean eta bihotzean)
- Ultzerak edo urradura mihian, hortz-kuxinean, ahosabaian, errumenean eta abomasoan.
Forma akutuan zein hiperakutuan oso ohikoa da hilkortasun-indizea altua izatea.
8. Nola diagnostikatzen da?
Honako diagnostiko-mota hauek daude:
Klinikoa: Ardi-aziendak, batik bat udara amaieran eta udazkenean, sukarra, herrentasuna, ahoko urradurak edo irensteko zailtasuna badu Ibaraki gaixotasuna edo GHE duela susmatu behar da.
Diferentziala: Behien beherako birala/mukosen gaixotasuna, behien infekziozko errinotrakeitisa, estomatitis besikularra, mihi urdinaren gaitz gaiztoa eta behien sukar iragankorra.
Laborategikoa: GHEBk eragindako infekzioaren behin betiko diagnostikoa egiteko, laborategiko proba espezifikoak erabili behar dira. Honako hauen bidez diagnostika daiteke:
- Agente kausala identifikatzea: birusa kultibo zelularrean isolatzea, animalia biremikoen odoletik edo ehun-laginetatik abiatuta, besteak beste, infektatutako kanalen barea, birika edo gongoil linfatikoa, eta Culicoides sp‑rena. Halaber, azido nukleikoa alderantzizko PCR probaren bidez hauteman daiteke.
- Serologia: ELISA, birusaren neutralizazioa, osagaiaren finkapena, agar-geleko immunodifusioa.
9. Nola prebenitzen eta kontrolatzen da?
EZ dago tratamendurik GHErentzat.
Profilaxi sanitarioa:
Infekzioa ekiditeko kontrol sanitarioko neurriak bektorea kontrolatzera bideratuta egongo lirateke, hala nola:
- Intsektizidak edo larbizidak aplikatzea, Culicoides-en ugalketa-eremuak murrizteko
- Infekzioaren arriskua murritz dezaketen intsektu-uxagarriak erabiltzea.
Profilaxi medikoa:
Zenbait txerto daude itxian hazitako orein basatientzat EEBBetan, eta txerto bat garatu da behi‑aziendarentzat Japonian. Txerto autogeno inaktibatuak ere prestatu dira, kaltetutako eremuetako animalia gaixoen edo hilen GHEB anduietatik abiatuta.
10. Erreferentziak eta legeria
El Reglamento de Ejecución (UE) 2018/1882 de la Comisión, de 3 de diciembre de 2018 relativo a la aplicación de determinadas normas de prevención y control a categorías de enfermedades enumeradas en la lista y por el que se establece una lista de especies y grupos de especies que suponen un riesgo considerable para la propagación de dicha enfermedad de la lista. La DNC aparece categorizada como A+D+E, siendo por tanto de aplicación medidas inmediatas para su erradicación ante su detección, medidas de prevención durante los movimientos y medidas de vigilancia.
El Reglamento Delegado (UE) 2020/687 de la Comisión, de 17 de diciembre de 2019, por el que se completa el Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo en lo referente a las normas relativas a la prevención y el control de determinadas enfermedades de la lista.
El Reglamento Delegado (UE) 2020/688 de la Comisión, de 17 de diciembre de 2019, por el que se completa el Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo en lo referente a los requisitos zoosanitarios para los desplazamientos dentro de la Unión de animales terrestres y de huevos para incubar.
El Reglamento Delegado (UE) 2020/689 de la Comisión, de 17 de diciembre de 2019, por el que se completa el Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo en lo referente a las normas de vigilancia, los programas de erradicación y el estatus de libre de enfermedad con respecto a determinadas enfermedades de la lista y enfermedades emergentes.
El Reglamento Delegado UE) 2020/692 de la Comisión, de 30 de enero de 2020, que contempla el Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo en lo referente a las normas para la entrada en la Unión, y para el desplazamiento y la manipulación tras la entrada, de las partidas de determinados animales, productos reproductivos y productos de origen animal.
El Reglamento de Ejecución (UE) 2020/2002 de la Comisión, de 7 de diciembre de 2020, por el que se establecen normas de desarrollo del Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo relativas a la notificación a la Unión y al envío de informes a la Unión sobre enfermedades de la lista, al sistema informático de información, así como a los formatos y los procedimientos de presentación y envío de informes relacionados con los programas de vigilancia y erradicación de la Unión y con la solicitud de reconocimiento del estatus de libre de enfermedad.
Eguneratze data: