Laburpena

Mingain urdina (MU) kutsakorra ez den gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiako Orbivirus generoko RNA birus batek sortua, eta hainbat espezietako hausnarkariei eragiten die. Mundu-mailan  galera handiak ekartzen ditu ekonomian eta ekoizpenean. Nahitaez jakinarazi beharreko gaixotasuna da, eta ez du eraginik gizakiengan.

Gaixotasunaren larritasuna espezieen araberakoa da; ardiek izaten dituzte sintomarik larrienak: koadro kliniko osoa garatu ohi dute eta, azkenean, kutsatutako animalia gehienak hil egiten dira. Laborategiko diagnostikoa egin behar da.

Nagusiki Culicoides generoko eltxoen ziztadaren bidez transmititzen da. Eltxo horiek kutsatutako animaliak ziztatu eta horien odola hartzean kutsatzen dira, eta osasuntsu daudenei transmititzen diete gero.

Gaixotasuna endemikoa den esparruetako prebentziorako, animaliak monitorizatzeko programak behar dira, birusaren presentzia detektatzeko, zaintza aktiboko beste programa batzuekin konbinatuta. Gaur egun, txertaketa da neurririk eraginkor eta praktikoena gutxienekora murrizteko gaixotasunari lotutako galerak eta, azkenik, geldiarazteko kutsatutako animaliatik bektorerako zikloa.

Gaixotasuna desagerrarazteko programa arrakastatsu guztiek biosegurtasuneko arau zorrotzak barne hartu dituzte, gaixotasunarekiko sentikorrak diren animalien eta eltxoaren arteko kontaktua saiheste aldera: animalien lekualdatze mugatuak eta koarentenak bektorearen jarduera altueneko orduetan, ustiategietan intsektuak hiltzeko jarduketak eta garraiorako ibilgailuak garbitu eta desinfektatzekoak. Kontrolaren ardatza da kutsatutako animalia guztiak hiltzea.

1. Zer da?

Mingain urdina kutsakorra ez den gaixotasun birikoa da. Etxeko hausnarkariei eta hausnarkari basatiei eragiten die, batez ere ardiei. Intsektuen bidez transmititzen da, nagusiki eltxo-espezie jakin batzuen ziztadaren bidez.

Mingain urdina eragiten duen birusa Reoviridae familiakoa da (Orbivirus generoa); genero horretan 20 espezie ezagun daude. Mingain urdinaren birusaren espezieak (BTV) 29 serotipo ezagun dauzka.

2. Zein espeziei eragiten die?

MUaren ostalari ornodunen artean, etxeko hausnarkariak eta hausnarkari basatiak daude: ardiak, ahuntzak, behiak, bufaloak, oreinak, Afrikako antilope-espezie gehienak eta artiodaktilo batzuk (adibidez, gameluak).

Gehien eragindako espeziea ardiak izan ohi dira, baina bariazio bat hauteman da ardien arrazaren araberako sentikortasunean; aitzitik, behi eta ahuntzengan, normalean, ez da hautematen gaixotasunarena sintoma klinikorik, baina eramaileak izan daitezke.

3. Derrigor jakinarazi behar den gaixotasuna da?

Bai, MUa nahitaez jakinarazi beharreko gaixotasuna da, OIE erakundean nahiz Europar Batasunean.

4. Zein arriskua eragiten dio osasun publikoari?

MUak ez du arriskurik eragiten osasun publikoarentzat: ez da ZOONOSI bat, eta, beraz, EZ du eraginik gizakiengan.

5. Zein banaketa geografiko du?

Mingain urdinaren banaketa geografikoa zabala da intsektu bektorea bizi den eskualdeetan: Afrika, Asia, Australia, Europa, Ipar Amerika eta zenbait irla tropikal eta subtropikal. Birusa mantendu egiten da klimak eltxoak neguan bizirautea ahalbidetzen duen eskualdeetan.

Europar Batasunak 1, 2, 3, 4, 8 eta 16 serotipoei (S) aurre egin behar die. 

Gaixotasunaren mundu-mailako egoerari buruzko informazio eguneratua eta zehatza eskuratu nahi baduzu, munduko informazio zoosanitarioari buruzko OIEren datu-baseko interfazea kontsultatu dezakezu (WAHID):

6. Nola transmitizen eta hedatzen da (epidemiologia)?

Culicoides generoko eltxoa da mingain urdinaren birusa animalien artean transmititzearen gakoa; intsektu hori gabe ezin da gaixotasuna transmititu. Eltxoak animalia kutsatuak ziztatu eta horien odola hartzean kutsatzen dira, eskuarki euri-aldietan, baina urte osoan zehar gerta daiteke.

La ez da gaixotasun kutsakorra, birus urdina ez da transmititzen animaliekin edo artilearekin kontaktu zuzena izateagatik, ezta esnea kontsumitzeagatik ere; izan ere, bai jariakinek bai kutsatutako animalien iraizpenek karga biriko txikia dute.

Transmisioa zeharkakoa da, eta kutsatutako Culicoides generoaren eltxoen (1.5 a 3 mm) ziztada bidezko birusaren inokulazioaren bidez gertatzen da batez ere; transmisio bide nagusia da. Bektoreak mingain urdineko birusaren transmisioaren gakoa dira animalien artean. Gaur egun, Europan, bektorea C. Imicolan eta C.dewulfien dago.

Nahiz eta gaixotasunarekiko harmena txikia izan inokulazioa ez den beste bide batzuetan; izan ere, jariakinak eta iraizpenak bezainbeste ehun ez dira infekzio-iturritzat hartzen, badira gaixotasunari eusteko esanguratsuak ez diren salbuespenak:

  • Zezen-hazia/ahariak: birusaren transmisio sexuala gertatzen da (nahiz eta ez den oso adierazgarritzat jotzen), bai mendi naturalagatik, bai intseminazio artifizialagatik. Posible da transferentzia bidez transmititzea behi eta ardi sentikorretara.
  • Odola: plazentez gaindiko transmisioaren bidez, baina ez da garrantzitsua gaixotasuna mantentzeko.

Infektatutako behien papera garrantzitsua da birusa eskualde batean mantentzeko; izan ere, seinale klinikorik erakusten ez duen birus iturri bat dira, edo gutxi batzuk baino ez, eta, askotan, intsektu bektoreen ostalari gogokoena dira.

Espezie ez-hausnarkariek naturan gaixotasunean duten eginkizuna ezezaguna da.

 

Culicoides cornutus, a close relative of C. imicola Autor: Daktaridudu CC BY-SA 4.0

7. Zein dira sintoma klinikoak?

Akutua

Kutsatutako ardiengan eta orein-espezie batzuengan koadro kliniko osoa ager daiteke. Hauek dira sintomak:

  • sukarra
  • hemorragiak eta ultzerazioa aho- eta sudur-ehunean
  • gehiegizko listu-jariatzea, sudur-deskargarekin
  • hasiera batean argia da eta gero mukopurulentoa bihurtzen da, eta lehortzean zarakarra sor dezake
  • hiperemia eta kongestioa muturrean, ezpainetan, aurpegian, betazaletan eta belarrietan
  • mingaina hiperemiko eta edematoso bihur daiteke; eta gero zianotiko, eta ahotik ateratzen da, mingain “urdina” eraginez (arraroa)
  • hiperemia hedatzea apoko banda koronariora, herrentasuna eraginez, baita iztai, axila eta perineora ere; herrentasuna koronitisa edo
  • pododermatitisa eta miositisa direla
  • disnea eta arnasestua
  • ultzerazioa eta nekrosia ahoko mukosetan
  • tortikolisa kasu larrietan
  • beherako ugaria, gorakoa, pneumonia
  • ahultasuna, depresioa, pisu galera (emaziaziora arte)heriotza 8-10 egunean edo susperraldi luzea ondorio hauekin: alopezia (ardiei artilearen hazkuntza “eten” ahal zaie, eta ilea partzialki edo erabat galdu dezakete), antzutasuna eta hazkundearen geratzea

Asintomatikoa

Behiengan eta beste espezie batzuengan, serotipo jakin batzuen kasuan. Sintoma klinikoak agertzea edo ez agertzea andui birikoaren araberakoa izango da. Etxeko beste hausnarkari batzuek (ahuntzak, adibidez) ez dute sintoma klinikorik izaten, edo oso gutxi izaten dituzte.

8. Nola diagnostikatzen da?

Mingain urdinaren susmoak sintoma kliniko bereizgarrietan eta intsektu bektoreen prebalentzian oinarritu daitezke, bereziki gaixotasuna endemikoa den eremuetan, baina diagnostikoa laborategiko proben bidez egiaztatu behar da.

DIAGNOSTIKO DIFERENTZIALA. Laborategian egiaztatu egin behar da beste gaixotasun batzuk baztertzeko; hauek, adibidez:

  • sukar aftosoa
  • ektima kutsakorra
  • estomatitis besikularra
  • mingain urdin gaiztoa
  • behien beherako birikoa
  • behien infekziozko errinotrakeitisa
  • parainfluenza-3 bidezko infekzioa
  • ardi-baztanga
  • fotosentsibilizazioa
  • pneumonia
  • poliartritisa, txantxarra, abzesuak oinetan
  • landare-intoxikazioa (fotosentsibilizazioa)
  • hausnarkari txikien izurria
  • zenurosia (Oestrus ovis-en infestazioa)oreinaren gaixotasun hemorragiko epizootikoa

LABORATEGIKO DIAGNOSTIKOA, birusaren isolamenduan eta haren identifikazioan oinarritzen da, odol- eta ehun-laginetatik abiatuta, bai eta txertorik hartu ez duten animalien antigorputzen detekzioan ere.

  • Hauen landa-laginak:
    • Izaki bizidunak; odola heparinan
    • Hil berri diren animaliak; barea, gibela, hezur-muin gorria, bihotzeko odola, gongoil linfatikoak
    • Animalia jaioberri abortatuak eta sortzetik kutsatuak. Oritz aurreko seruma eta hil berri diren animalietarako zehaztutako laginak.
  • Teknikak:
    1. Diagnostiko serológikoa:
      • ELISA mingain urdinaren birusaren aurkako antigorputzak detektatzeko.
      • Serotipifikazioa  seroneutralizaziooaren bidez: birusaren serotipoen aurrean berresteko teknika serologikoa
    2. Agentea identifikatzea:
      • agentea isolatzea ardiak edo 10-12 eguneko oilo-arrautzen enbrioiak inokulatuta, edo zelula-kultiboa egitea
      • genoma birikoaren detekzioa-identifikazioa eta RT-PCR bidezko tipifikazioa.

9. Nola prebenitzen eta kontrolatzen da?

Gaixotasuna endemikoa den eremuetan, beharrezkoa da:

  • Zaintza pasibo klinikoa: albaitariek susmo klinikoak jakinaraztea.
  • Zaintza aktibo serologikoa eta birologikoa: lekuko edo jagole diren animaliekin monitorizatzea eta horien laginak hartzea lekuko artaldeetan, eltxoaren jarduera-garaietan birusaren presentzia detektatzeko.
  • Zaintza entomologikoa: intsektu bektoreen kokapena, banaketa eta prebalentzia identifikatzea eremu batean.
  • Txertaketa-programa: gaixotasuna kontrolatzeko neurri eraginkorragoa eta praktikoagoa, eta horrela, lotutako galerak ahalik eta gehien murriztea eta bektoreari infektatutako animaliaren zikloa etetea.

Europa mailan, 5. paragrafoan aipatutako serotipo desberdinak agertu direnez, kontrol-neurri egokiak ezarri dira, honako hauek ekarri zituztenak:

  • Zaintza serologiko eta birologiko, kliniko eta entomologikoko programa bat abian jartzea.
  • Eremu mugatuetatik gaixotasuna izan dezaketen espezieetako animalien mugimendua kontrolatzea.
  • Kaltetutako eremuan edo eremu hurbilean dauden serotipoen aurkako txertaketa-programa: neurri eraginkorragoa eta praktikoagoa gaixotasuna kontrolatzeko eta, horrela, lotutako galerak ahalik eta gehien murrizteko eta infektatutako animaliaren zikloa bektoreari eteteko.
  • Culicoides bektore-eltxoaren kontrola: Arrakasta izan duten errotik erauzteko programa guztiek biosegurtasun-arau zorrotzak izan dituzte eltxoen populazioak kontrolatzeko eta desagerrarazteko. Kontuan izan behar da baldintza natural jakin batzuek eragin dezaketela garraioa, eta, beraz, arauetan puntu hauek jaso behar direla:
    • Bektorea: ustiategietako aldizkako intsektuak kentzea (intsektuak eta kaparrak), eltxo-sareekin kontrol-neurriak hartzea, ugaltzeko putzuak kentzea eta intsektizida uxatzaileak erabiltzea.
    • Beharrezkoak ez diren animalien mugimenduak murriztea, ustiategitik kanpoko animalien sarrera ahalik eta txikiena izan dadin, eta, horrekin batera, bektorearena.
    • Animaliak eta haien mugimendu mugatuak eta berrogeialdiak bektorearen jarduera handieneko orduetan, estalita egon behar dira bektorearen jarduera handieneko orduetan (egunsentia eta ilunabarra).
    • Ibilgailuak: garraiorako ibilgailu guztiak nahitaez garbitu eta desinfektatu behar dira, ustiategira sartu aurretik, behar izanez gero.

10. Erreferentziak eta legedia

Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 9 de marzo de 2016, relativo a las enfermedades transmisibles de los animales y por el que se modifican o derogan algunos actos en materia de sanidad animal («Legislación sobre sanidad animal»), que incluye en su Anexo II a la infección por el virus de la lengua azul (serotipos 1-24), tras su modificación por Reglamento Delegado (UE) 2018/1629 de la Comisión, de 25 de julio de 2018, que modifica la lista de enfermedades recogidas en el anexo II del Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo, relativo a las enfermedades transmisibles de los animales y por el que se modifican o derogan algunos actos en materia de sanidad animal.

Reglamento de Ejecución (UE) 2018/1882 de la Comisión, de 3 de diciembre de 2018, relativo a la aplicación de determinadas normas de prevención y control a categorías de enfermedades enumeradas en la lista y por el que se establece una lista de especies y grupos de especies que suponen un riesgo considerable para la propagación de dichas enfermedades de la lista, habiéndose categorizado como C, D y E (enfermedad de la lista con importancia para determinados Estados miembros y sobre la que deben adoptarse medidas para evitar su propagación a partes de la Unión declaradas oficialmente libres de ella o que cuentan con programas de erradicación) en Antilocapridae, Bovidae, Camelidae, Cervidae, Giraffidae, Moschidae y Tragulida.

Reglamento Delegado (UE) 2020/687  de la Comisión, de 17 de diciembre de 2019, por el que se completa el Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo en lo referente a las normas relativas a la prevención y el control de determinadas enfermedades de la lista.

Reglamento Delegado (UE) 2020/688 de la Comisión, de 17 de diciembre de 2019, por el que se completa el Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo en lo referente a los requisitos zoosanitarios para los desplazamientos dentro de la Unión de animales terrestres y de huevos para incubar.

Reglamento Delegado (UE) 2020/689 de la Comisión, de 17 de diciembre de 2019, por el que se completa el Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo en lo referente a las normas de vigilancia, los programas de erradicación y el estatus de libre de enfermedad con respecto a determinadas enfermedades de la lista y enfermedades emergentes.

Reglamento Delegado (UE) 2020/692 de la Comisión, de 30 de enero de 2020, que completa el Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo en lo referente a las normas para la entrada en la Unión, y para el desplazamiento y la manipulación tras la entrada, de las partidas de determinados animales, productos reproductivos y productos de origen animal.

Reglamento de Ejecución (UE) 2020/2002 de la Comisión, de 7 de diciembre de 2020, por el que se establecen normas de desarrollo del Reglamento (UE) 2016/429 del Parlamento Europeo y del Consejo relativas a la notificación a la Unión y al envío de informes a la Unión sobre enfermedades de la lista, al sistema informático de información, así como a los formatos y los procedimientos de presentación y envío de informes relacionados con los programas de vigilancia y erradicación de la Unión y con la solicitud de reconocimiento del estatus de libre de enfermedad.

Ley 8/2003 de Sanidad Animal

Real Decreto 779/2023, de 10 de octubre, por el que se establece la comunicación de enfermedades de los animales de declaración obligatoria y se regula su notificación.

Para los movimientos nacionales, las normas aplicables a los movimientos de animales de las especies sensibles a la lengua azul y de su esperma, óvulos y embriones, a partir de las zonas sometidas a restricciones a raíz de la aparición de la enfermedad están establecidas en la Orden APA/1251/2020 por la que se establecen medidas específicas de protección frente a la lengua azul.

Resolución de 11 de octubre de 2023, de la Dirección General de Sanidad de la Producción Agraria, por la que se modifican los Anexos I y II de la Orden APA/1251/2020, de 21 de diciembre, por la que se establecen medidas específicas de protección en relación con la lengua azul

Eguneratze data: