Trikinosia edo trikinelosia

LABURPENA

cerdo

Trikinosia Trichinella generoko hesteetako parasito nematodo batek eragiten duen gaixotasun zoonotikoa da, eta ugaztun basatiei zein etxekoei (gizakiak barne) eragiten die.

Txerriak, basurdeak eta ekidoak dira ostalari nagusiak, eta gainerako espezieak parasitoaren gordailutzat hartzen dira.

 Nahitaez aitortu beharreko animalia-gaixotasuna da, gizakiei eragiten diena. Osasun publikoko arazo bat da mundu mailan; batik bat, garapen-bidean dauden herrialdeetan. Zoonosi garrantzitsua da; izan ere, gizakiak infektatu egin daitezke Trichinellaren larben kisteek infektatutako haragia kontsumituz gero.

Animaliek, oro har, ez dute gaixotasunaren zeinu klinikorik izaten. Parasitoa kiste moduan kokatzen da muskulu ildaskatuan, eta Trichinellaren larbak hartzen dituen muskulu ildaskatu hori irensteak (hau da, kiste moduan kapsulatutako parasitoak kutsatutako haragia irensteak) paraala hedatzea eragiten du.

Bakterioak, batik bat, arnasbideetako jarioen, gorozkien eta esnearen bidez kanporatzen dituzte.<0} Transmisioa zuzenean gertatzen da animalia osasuntsuen eta kutsatuen arteko kontaktuagatik; ahoz, animalia infektatuen jarioek kutsatutako pentsuak kontsumitzean; eta bide aerogenoaren bidez, aerosol moduko mikro-tantak inhalatzean. Laborategiko diagnostikoa behar da gaixotasuna baieztatzeko.

Gaixotasuna prebenitzeko eta kontrolatzeko, baserrietan biosegurtasun-neurri zorrotzak ezarri behar dira, eta txerriei, basurdeei eta zaldiei azterketa trikinoskopiko sistematikoak egin behar zaizkie, hiltegietan edo ehiza-haragia manipulatzen duten establezimenduetan haragian kiste parasitarioak hautemateko.

Ezinbestekoa da ehiztariak trebatzea ehizatutako piezei azterketa trikinoskopikoak egiteko beharrari dagokionez.

Ez dago baimendutako txertorik.

1. Zer da?

Trikinosia edo trikinelosia gaixotasun zoonotiko parasitarioa da, eta ugaztun basatiei eta etxekoei (gizakia barne) eragiten die , baita hegaztiei eta narrasti-espezie batzuei ere.

Eragilea Trichinella generoko hesteetako parasito nematodo bat da, eta hainbat espezie daude: T. spiralis, T. pseudospiralis, T. nativa, T. nelsoni eta T. britovi. Trichinellaren larbek ostalari beraren gorputzean betetzen dituzte bere ziklo biologikoko etapa guztiak (larba izatetik hasi eta heldu izan artekoak). Muskulu ildaskatuetan biltzeko joera izaten dute eta bertan kisteak eratzen dituzte.

Infektatutako animaliek ez dute gaixotasunaren zeinu klinikorik izaten; parasito asko irensten badituzte, sintoma batzuk ager daitezke, besteak beste: beherakoa, sukarra, anorexia eta muskuluetako mina. Oro har, animaliak erabat sendotzen dira eta kasu jakin batzuetan baino ez dira hiltzen.

2. Zeintzuk dira Gaixotzen diren espezieak?

Ugaztun basati zein etxekoei (gizakiak barne), hegaztiei eta narrasti-espezie batzuei eragiten die.

Txerriak, basurdeak eta ekidoak dira ostalari nagusiak, eta gainerako espezieak parasitoaren gordailutzat hartzen dira.

Gizakiak ostalari akzidentalak dira.

3. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasuna da?

Bai, OIEri eta Europar Batasunari nahitaez aitortu beharreko gaixotasuna da.

4. Zer arrisku eragiten dio osasun publikoari?

Trikinosia arriskutsua da osasun publikorako; izan ere, ZOONOSI bat da eta gizakiari eragiten dio.

Nahiz eta gizakietan adierazpen klinikoa oso aldakorra den eta infestazio asintomatiko gisa ager daitekeen, oso arriskutsua da osasun publiko orokorrerako; izan ere, koadro larriak eragin ditzake, heriotza eragin dezaketen konplikazio neurologikoak eta kardiologikoak dituztenak.

Gizakiak gutxi kozinatutako txerri edo ehiza-haragia edo gatzetan jarritako haragi-produktuak edo ketuak (besteak beste, hestebeteak), kutsatutakoak, kontsumitzeagatik kutsa daitezke.

Pertsonengan gaixotasuna prebenitzeko, albaitaritza-kontrol ofizialak (haragia ikuskatzea) egin behar dira eta haragia edo haragi-produktuak egoki egosi edo izoztu. Autokontsumorako basurde guztiei trikinak detektatzeko analisia egin behar zaie, legeak hala ezartzen baitu. Haragia ezin da kontsumitu analisiaren emaitza jakin arte.

Arrisku biologikoei buruzko Elika Fitxa: Trichinella

Kontsumitzaileen artean prebenitzeko neurriak:

  • Baimendutako establezimenduetako haragia- eta haragi-produktuak kontsumitzea.
  • Ez egitea txerri-hilketa klandestinorik.
  • Gatzetan jartzeak, keztatzeak eta lehortzeak ez du parasitoa blokeatzen.
  • Elikagai susmagarriak osasun-agintariei ematea, eta inoiz ez botatzea zaborretara.

5. Zein banaketa geografiko du?

Mundu osoan hedatutako parasitosia da.

Gaixotasunak mundu osoan duen agerraldiari buruzko informazio berriagoa eta eguneratuagoa jaso nahi izanez gero, OIEk munduko informazio zoosanitarioari buruz duen datu-basearen interfazea kontsultatu daiteke (WAHIS)

6. Nola transmititzen eta hedatzen da (epidemiologia)?

Epidemiologian parasitoaren bi ziklo biologiko bereizten dira:

– Ziklo basatia: animalia basatiek hartzen dute parte, batez ere haratustela edo kisteek kutsatutako harrapakin kutsatuak jaten dituztenean.

– Etxeko zikloa: gainerako animaliek hartzen dute parte (txerriak, zaldiak, katuak, txakurrak eta karraskariak), infekzioa mantenduta.

Transmisioak bide eta iturri bakarra du: ahoz gertatzen da, Trichinellaren larbak kokatzen diren muskulu ildaskatua (hau da, kiste moduan kapsulatutako parasitoak kutsatutako haragia) irensten delako.

Trichinellaren larbek ostalari beraren gorputzean betetzen dituzte bere ziklo biologikoko etapa guztiak (larba izatetik hasi eta heldu izan artekoak). Muskulu ildaskatuetan biltzeko joera izaten dute eta bere bizi-zilkoan bi fase bereizten dira:

  • Fase enterikoa: Kutsatutako haragian irentsitako kisteetako larbak heste meharrean askatzen dira eta parasito heldu bihurtzen dira. Hainbat egun igaro ostean, eme obobibiparoek larba berriak ematen dituzte.
  • Fase parenterala: hesteetan berriki jaiotako larbak odolaren eta linfaren bidez migratzen dira muskulu eskeletikoetaraino, eta, hor, denboran zehar, kiste berriak (etorkizuneko infestazio-iturri) sorrarazten dituzte.

7. Zein dira sintoma klinikoak?

Animalia gehienetan gaixotasunak koadro asintomatikoa izaten du. Parasito asko irensten direnean baino ez dira agertzen sintoma batzuk, besteak beste:

  • beherakoa
  • sukarra
  • anorexia
  • muskuluetako mina

Oro har, animaliak erabat sendotzen dira eta kasu jakin batzuetan baino ez dira hiltzen.

8. Nola diagnostikatzen da?

Laborategiko diagnostikoa egin behar da muskulu ildaskatuan larba-faseak (kisteak) daudela egiaztatzeko.

Txerri, basurde eta zaldietan, muskulu ildaskatuaren biopsia erabilita, honako azterketa diagnostiko hauek egiten dira:

  • Lagin kolektiboetako digestio artifizialaren metodoa, larbak mugimenduan ikusi ahal izateko mikroskopioan.
  • Konpresio bidezko azterketa trikinoskopikoa: bi porten artean muskulu‑prestakinen bidez, larba dituzten kisteak ikusi ahal izateko mikroskopioan.

Honako teknika immunologiko hauek ez dira hain ohikoak: Bachman-en dermis barneko erreakzioa, malutapen-erreakzioa bentonitarekin, ELISA, zeharkako hemaglutinazioa, zeharkako immunoelektroforesia, immunodifusioa…

9. Nola prebenitzen eta kontrolatzen da?

Zoonotikoa denez eta osasun publikoan eragina duenez, prebentzio- eta borroka-neurri guztien azken xedea da ingestioa ekiditea, eta, ondorioz, Trichinellaren larbek animaliak edo gizakiak kutsatzea ekiditea.

Gaixotasunaren presentzia kontrolatzeko eta hedatzeko arriskua minimizatzeko, elikakateko puntu kritiko hauetan jardun behar da:

  1. Abeltzaintza-ustiategietan: funtsezkoak dira maneiu ona eta ostatatze-baldintzak, gaixotasuna kontrolatzeko. Horiek etxeko txerrien artean Trichinellaren infekzioaren arrisku-faktore nagusiak dira; hortaz, aintzat hartu behar dira honako neurri espezifiko hauek:
    • Ekiditea etxeko animalien eta animalia basatien arteko kontaktua, txerrien edo Trichinella izan dezaketen beste animalia basatien gorpuak ez ukitzeko (koprofagia ekiditeko).
    • Ekiditea txerriak janari-hondakinen edo hiltegietako hondakinen bidez elikatzea.
    • Karraskariak kontrolatzea, parasitoa izan baitezakete. Arratoi-garbiketarako plana izatea, batik bat baldintza higieniko desegokietan hazitako txerriei dagokienez.
  2. Ehiza-haragia manipulatzen duten hiltegi eta establezimenduetan: Triquinellaren detekzioaren azterketa sistematikoa da borrokaren ardatza, albaitaritzako kontrol ofizialen barruan post mortem egindako azterketetan haren presentzia baztertzeko, honako kanal hauetan:
    • hiltegi edo etxeetan hildako txerri eta zaldiak.
    • ehizaldi eta mendi-ehizetan ehizatu daitezkeen basurde eta beste espezie basati batzuk, ehiza-haragia manipulatzen duten establezimenduetan.
    • Egoki desagerraraztea gorpuak trikinak badituzte; haragi hori ez da egokia gizakiek edo animaliek kontsumitzeko.
  1. Ehizan:
    • Basurdeei eta trikinek kutsa ditzaketen beste animalia basati batzuei ezinbestean egin behar zaie azterketa trikinoskopikoa ehiza manipulatzen duten establezimenduetan.
    • Ehiztariek prestakuntza egokia izan behar dute trikinak izan ditzaketen animalia ehizatuen laginak egoki hartzeko ehiza manipulatzen duten establezimenduetan.

 

10. Erreferentziak eta legedia

Información sobre la triquinosis- OIE

Información sobre la triquinosis-MAPA

Informe de Zoonosis 2018-MAPA

Información sobre la triquinosis-CRESA


Reglamento (UE) nº 1375/2015
 , por el que se establecen normas específicas para los controles oficiales de la presencia de triquinas en la carne.

Real Decreto 640/2006, de 26 de mayo, por el que se regulan determinadas condiciones de aplicación de las disposiciones comunitarias en materia de higiene, de la producción y comercialización de los productos alimenticios.

Real Decreto 2210/1995, de 4 de julio, por el que se crea la Red Nacional de Vigilancia Epidemiológica.

Orden SSI/445/2015, de 9 de marzo, por la que se modifican los anexos I, II y III del Real Decreto 2210/1995, de 28 de diciembre, por el que se crea la Red Nacional de Vigilancia Epidemiológica, relativos a la lista de enfermedades de declaración obligatoria, modalidades de declaración y enfermedades endémicas de ámbito regional.

Real Decreto 1440/2001, de 21 de diciembre, por el que se establece el sistema de alerta sanitaria veterinaria.

Real Decreto 526/2014, de 20 de junio, por el que se establece la lista de las enfermedades de los animales de declaración obligatoria y se regula su notificación.

Ley 8/2003 de sanidad animal

Eguneratze data: