Krimea-Kongoko sukar hemorragikoa (KKSH)

Laburperna

Krimea-Kongoko sukar hemorragikoa (KKSH) Europako, Afrikako, Asiako eta Ekialde Ertaineko lurralde askotan transmititzen den gaixotasun bat da, eta animalia basatiei (erbiak, trikuak, azeriak edo hegaztiak) nahiz etxekoei (behiak, ardiak eta ahuntzak) eragiten die; ez du inolako eraginik abeltzaintza-ekoizpenean, baina gizakiengan gaixotasun larri bat eragiten du, sukar hemorragikoa dakarrena eta hilkorra izan daitekeena. OMEk lehentasunezkotzat eta goraka ari den gaixotasuntzat jo du. Nahitaez aitortu beharreko animalien gaixotasun bat da.

Etxeko animalia ornodunetan, aurkezpen klinikoa sukar arina da, eta, beraz, laborategiko diagnostikoa eskatzen du.

Transmisioa nagusiki akainen ziztadek eragiten dute, birusa haien eta ornodunen arteko bizi-zikloan mugitzen baita.

Prebentzioaren xedea bektorearen aurka borrokatzea da, gizakiei gomendioak emanez eta onetsitako uxagarriak eta intsektizidak erabiliz, bektorearen populazioak kontrolatzeko. Kontrolaren bitartez bektorearekiko esposizio-arriskua murrizten da.

Gaur egun, ez dago txerto baimendurik Krimea-Kongoko sukar hemorragikoaren aurka.

1. Zer da?

Krimea-Kongoko sukar hemorragikoa gaixotasun zoonotikoa da, Krimea-Kongoko sukarraren birusak (KKSHB) eragindakoa. Birusa Nairovirus generokoa da, eta Bunyaviridae familiakoa; animalia basatiak (erbiak, trikuak, azeriak eta hegaztiak) nahiz etxekoak (behiak, ardiak eta ahuntzak) infektatzen ditu, baina ez dute inolako sintomarik eta soilik oinarrizko funtzioa dute Hyalomma generoko akainen bizi-zikloan. Akain horiek espezie horiek infektatzen dituzte, eta ondoren kontaktua izaten dute gizakiekin; gizakiak dira benetan gaixotasuna sufritzen dutenak, eta larria da haiengan.

2. Zeintzuk dira eragindako espezieak?

Hyalomma generoko akainen bektorearen populazioak dituzten eremu endemikoak:

  • Etxeko animaliak: behiak, ardiak eta ahuntzak.
  • Basatiak: erbiak, trikuak, azeriak eta hegaztiak.
  • Gizakia.

Bektorearen lehentasunaren arabera, hauek bereizten dira:

  1. Akain heldugabeak lehen anfitrioia: animalia basati txikiak: erbiak, trikuak, azeriak eta hegaztiak.
  2. Akain helduak bigarren anfitrioia: etxeko animalia eta animalia basati handiak: ardia, behiak, oreinak eta basurde basatiak.

3. Derrigor jakinarazi behar den gaixotasuna da?

Bai. KKSH nahitaez aitortu beharreko gaixotasuna da.

  • Estatu-mailan: 526/2014 Errege Dekretuak entzefalomielitisaren barruan sartzen du.
  • EB: nahitaez aitortu beharra ekidoetan.
  • OIE: nahitaez aitortu beharra jasan dezaketen espezietan: ekidoak, antzarak, ahateak eta oilategikoak ez diren hegaztiak.

4. Zein arrisku eragiten dio osasun publikoari?

KKSH arriskutsua da osasun publikorako; izan ere, ZOONOSIA da, hau da, gizakiei ere eragiten die, eta, nagusiki, ganaduarekin kontaktuan dauden pertsonei, hala nola hauek: ganaduzaleak, hiltegietako langileak eta albaitariak

Animalien larruazalarekiko, odolarekiko edo beste ehun fresko batzuekiko esposizio zuzena murriztu edo ekidin behar dute, baita akainen ziztadak eta manipulazioa ere.

Inkubazioaren ostean, gaixotasun larria izan daiteke aurre-hemorragiako fasearekin, fase hemorragikoarekin eta susperraldiarekin. Zeinu hemorragikoak petekiak eta hematoma handiak izan daitezke. Odola hauteman daiteke sudurrean, traktu gastrointestinalean, uteroan, gernu-traktuan eta arnasbideetan, eta heriotza-tasa % 5etik % 80ra bitartekoa izan daiteke, zepa birikoaren arabera.

5. Zein banaketa geografiko du?

KKSHB Asia, Afrika, Ekialde Ertain eta Europako hego-ekialdeko herrialde askotan agertzen da, eta haren bektore nagusiaren, Hyalomma generoko akainaren, banaketa zabalarekin bat dator.

Globalizazioaren eta klima-aldaketaren ondorioz, baliteke Europa erdialdera zabalaraztea: urtero gizakien artean KKSHren 1.000 kasutik gora jakinarazten dira Albania, Bulgaria, Kosovo eta Turkian. Beste herrialde batzuetan, ia-ia ez dira ezagutzen infekzio-tasak eta kasuen kopurua.

Gaixotasun horrek mundu osoan duen agerpen berri eta xehatuei buruzko informazioa eskuratzeko, munduko informazio zoosanitarioari buruzko OIEren (WAHIS) datu-basearen interfazea kontsulta daiteke:

6. Nola transmititzen eta hedatzen da (epidemiologia)?

KKSHren epidemiologiak honako hauekin du zerikusia:

  1. Eremua endemikoa izatea.
  2. Haren bektore nagusiaren, Hyalomma generoko akainaren, populazioak izatea.

Ziklo naturalean, KKSHB akain batetik ornodun batera igarotzen da, eta alderantziz. Ibilbide horretan, animalia biremiko baten odola xurgatzen du, eta infektatu egiten dira. Bi fase bereizten dira:

  1. akain heldugabeek lehen anfitrioia lehenesten dute, hau da, animalia basati txikiak (erbiak, trikuak, azeriak eta hegaztiak).
  2. Akain helduek nahiago dituzte animalia basati eta etxekotu handiak (ardiak, behiak, oreinak eta basurde basatiak) bigarren anfitrioi

Transmisio-bideak hauek dira:

  1. Obulutegiaren bidezkoa eta transestadiala bektorearen barruan.
  2. Mekanikoa edo akainen ziztaden bidezkoa.

Infektatzen diren pertsona gehienek gaixotasuna akainen ziztadengatik eta infektatutako akainak zanpatzeagatik hartzen dute, baina infekzioa infektatutako odolarekin eta gorputzeko beste likido batzuekin kontaktua izateagatik ere har daiteke.

KKSHB zuzenean pertsonen artean ere transmititu daitekeenez, agerraldi nosokomialak gerta daitezke.

7. Zein dira sintoma klinikoak?

Oro har, animalien infekzioak subklinikoak dira: animalia infektatuek ez dute sintoma klinikorik.

8. Nola diagnostikatzen da?

Animalietan ia inoiz ez dira diagnostikatzen berriki izandako infekzioak, normalean subklinikoak edo asintomatikoak izaten direlako.

  • PCR gisako laborategiko diagnostikoak egiteko, birusa zelula-kultiboan isolatzeko edo ELISA bidez IgM antzemateko teknikak diagnostikoak egiteko erabiltzen dira nagusiki honako hauetan:
    • Gizakian.
    • Edo, kasu berezi batean, zeinetan animalia bat KKSHBrik gabekotzat sailkatu behar denean.
  • Prebalentzia aztertzeko eta KKSHB herrialde batean zirkulatzen ari den zehazteko, metodo serologikoak lehenesten dira.

9. Nola prebenitzen eta kontrolatzen da?

Eremu endemikoak ezagutzea funtsezkoa da osasun publikoko prebentzio-neurriak aplikatzeko: animalietako prebalentzia birusaren tokian tokiko zirkulazioaren adierazle ona da; laginen baheketa serologikoa erabili daiteke giza infekzio altuko arrisku-eremuak identifikatzeko.

Hiltegietako langileek, albaitariek, abeltzainek eta ganadu-industriarekin lotutako gainerako pertsonek ondo ezagutu behar dute gaixotasuna, beharrezkoak diren neurriak hartzeko animalien odolarekin edo beste ehun fresko batzuekin esposizio zuzena murrizteko edo horrelakorik ez izateko, eta akainen ziztadak eta manipulazioa saihesteko.

Ganaduak oro har akarizidekin tratatzeak akainen dentsitatea murriztu dezake animalia horietan, eta, beraz, akainen ziztadak jasotzeko arriskua murrizteko animaliok manipulatzen dituztenen artean, baina zaila da neurri hori abian jartzea abeltzaintza estentsiboan.

Herrialde kaltetuetan osasun publikoa babesten da esposizio-denbora murriztuz honako hauen bitartez:

  • Norberaren arreta-neurriak: akainetatik babestea (arropa egokia, uxagarriak…).
  • Neurri kolektiboak: informazio, antzemate eta diagnostiko azkarreko kanpainak, mediku-arretako unitateak…

Oraingoz ez dago txerto baimendurik, eta tratamendua pertsonetan sintomei aurre egitea da.
Animalia seropositiboen salerosketari murrizketak ezartzea ez da neurri egokia, antigorputzen erantzunak birusa ezabatzea eragiten baitu.

Eguneratze data: