Europako Batzordeak animalien garraioan ongizatea bermatzeko gidak kaleratu ditu (oraingoz, ingelesez bakarrik), honako espezie hauentzat:

 

Europako Batzordearen Osasunerako eta Elikagai Segurtasunerako Zuzendaritza Nagusiak (DG SANTE) abiatu duen proiektu pilotu baten harira sortu eta argitaratu dira gidak, eta EBko 10 estatu kidek esku hartu dute prozesuan.

Europan eta beste herrialde batzuetan, egunero-egunero milaka animalia garraiatzen dira egoera desberdinetan. Ekoizpenerako animalien garraioa bateratzeko eta hobetzeko tresna praktiko bat izateko helburuarekin, Europako 16 organismok osaturiko partzuergo batek proiektu pilotu hau abiatu du, DG SANTEk finantzatuta, hala abeltzainentzat nola garraiolarientzat pentsatua.

 

LABURPEN-FITXAK (gaztelaniaz)

Gidekin batera, gomendio praktikoen 17 informazio-orri atera dituzte, animalien garraioarekin lotutako funtsezko alderdiak azaltzeko: zamalanak, elikadura eta tenperatura-baldintzak, besteak beste:

Informazio gehiago:

Proiektuaren web orrialdea – EB