EBk ikerketa bat argitaratu du eta bertan animalien ongizatearen etiketatzearen inguruko informazioa jaso eta aztertzen du.

Dokumentua 2021eko apirilaren eta 2022ko otsailaren artean egin da eta kontsumitzaileen datu kuantitatibo eta kualitatiboak jasotzen ditu baserriko animalien ongizatearen estandarren inguruko ezagutzari dagokionez. Era berean, etiketatzean eska dezaketen informazioari buruzko datuak jaso dira. Txostenaren xede nagusia da EB laguntzea Europa mailan egin daitezkeen ekimenetan.

Ikerketak EBn dauden 51 etiketatze‑sistema izan zituen ardatz; sistema horien 17 ekoizpen ekologikokoak dira.

Honako hau da txostenaren ondorioen laburpena:

  1. Kontsumitzaileek argi adierazi dute animalia‑jatorria duten produktu guztien ekoizpenerako erabiltzen diren animalien ongizateari buruzko informazioa behar dutela.
  2. Produktu ekologikoak: ez dago argi kontsumitzaileek etiketatze honi dagokionez duten konfiantza. Ondorioz, ez da betetzen informazio‑eskaera.
  3. Estatu Kide bakoitzaren etiketa askok zalantzak sortzen dituzte, eta ekoizleengan eragin txarra izan dezake horrek.
  4. Informazioaren formatua ganadua hazteko baldintzei dagokionez ez da egokia: publikoaren pertzepzioak eta arloko teknikarien ebaluazioak adierazten du ongizateari dagozkion gaiak ez zaizkiola publiko orokorrari iristen.
  5. Animalien ongizatearen etiketatze‑sistemen dimentsio ekonomikoak argi uzten du kostuei, operadoreen diru‑sarrerei eta kontsumitzaileek ordaintzeko duten prestutasunari dagozkion gaiak oso konplexuak direla. Orokorrean, erosleak ordaintzeko prestutasun handiagoa dute animaliak hazteko baldintzen inguruko informazioa badute eta uste badute produktuaren kalitatea altua dela.
  6. Animalien ongizatean etiketatze‑eskemen eragina ongizatearen inguruko egungo araudiaz gaindikoa da: etiketatzeak legeria hobe betetzen laguntzen du; izan ere, Agintari eskudunak egindako kontrol ofizialez gainera, kontrol gehigarriak egiten dira.

Laburbilduz, kontsumitzaileen beharrak ez daude asebeteta eta eskaera argia dago. Gainera, EBn animalien ongizatearen etiketatze‑sistemen egungo egoera sinplifikatu eta horren inguruko kontzientziazioa handitu behar da.

Horrenbestez, ikerketaren emaitzek adierazten dute “baserritik mahaira” estrategiaren testuinguruan interesgarria dela Batzordeak aintzat hartzea etiketatze aukerak, elikakatearen bidez produktuaren balioa hobe helarazteko.