Espainiako Albaitarien Elkarteak (OCV) Animalien Ongizateari buruzko II. Kongresuko hitzaldiak argitaratu ditu. Kongresua azaroan antolatu zen Zaragozan.

Animalien ongizatea, gaurko gai bat

Animalien babesa, bai hornidura-animaliena eta bai laguntza-animaliena, geroz eta kezka gehiago eragiten duen gaia da, gizartean zein albaitarien artean. Prozesu hori abere-ustiategietako animalien hazkuntza-baldintzetan hasi eta animalien garraio eta hilketan amaitzen da. Etapa horiek araututa daude Europa-mailan, nazio-mailan eta eskualde-mailan. Gainera animalia-espeziearen araberako baldintzak daude, baita esperimentazio-animalientzat, zientziarako erabiltzen diren animalientzat eta lan- eta laguntza-animalientzat ere.

Hori dela eta, espezializazioa eta ikerketa-maila geroz eta handiagoak dira, eta, horrekin batera, ezagutza, araudiak eta kontrol ofiziala.

Kongresuko aurkezpenak

Beraz, aipatutako kongresuan gai horiek jorratu zituzten profesionalek hartu zuten parte. Aurkezpenak erakundearen webgunean kontsulta daitezke. Aurkezpen teknikoak eta kasu praktikoak landu ziren, baita gaiaren inguruko hausnarketak eta etorkizuneko ikuspegia ere.

Hona hemen konferentzia batzuk:

  • Esperimentazio-animalien eutanasia
  • Oilo-eruleen ongizatea
  • Arrain-hazkuntza: hilketa