Animalien osasunaren ikerketa-zentroak (CReSA) Animalien osasun-gaietako adituen bilatzailea sortu du, sarbidea ematen duena hainbat esparrutako adituen zentroko ikertzaileen datuetara: epidemiologia, bakteriologia, birologia, parasitologia, txertoak sortzea, diagnostikoa eta immunologia

Bilatzailea doakoa da, gaztelaniaz eta ingelesez erabil daiteke, eta bilaketak hitz gakoak erabilita zein bilatzaile aurreratu baten bidez egin daitezke. Horri esker, ikertzaile adituak honako hauen arabera aurki daitezke: ondoen ezagutzen duten espeziea (txerriak, hegaztiak, hausnarkariak, eltxoak, laborategiko animaliak edo animalia basatiak), ikerketako azpi-programa edo atxikita dauden unitatea edo zerbitzua.

Bilaketaren bidez ikertzaileak aurkitu ondoren, harremanetan jartzeko datuak, argazkia, curriculum laburra eta egin dituzten lan garrantzitsuenak ikus daitezke.