Antimikrobianoei buruzko Europako auditoretzaren txosten berria
Europako Batzordeak 2025eko martxoan albaitaritzako antimikrobianoen kontrolak ebaluatzeko eginiko auditoretzaren azken txostena argitaratu du.
EBren Osasunaren eta Elikagaien Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak (DG SANTE) duela gutxi azken dokumentua argitaratu du, 2025eko martxoan Espainiari eginiko auditoretzaren ondoren.
Auditoretza hori DG SANTEren auditoretza-programaren parte da; horren xede nagusia da egiaztatzea agintaritza eskudunek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/6 (EB) Erregelamenduak exijitutako kontrol egokiak betetzen dituztela.
Txosten horrek ez du gomendiorik ematen, baina honako ondorio hauek atera dira bertan:
– Antimikrobianoen preskripzioei eta erabilerari buruzko kontrol ofizialak ondo diseinatuta daude eta modu egokian egikaritzen dira. Hala, agintari eskudunek antimikrobianoen erabilera zuhurragoa egiten lagun dezakete, albaitaritza-medikamentuei buruzko Erregelamenduaren eskakizunak betez.
– Ez-betetzeen kasuan dagoen jarduteko moduari dagokionez, albaitaritza-medikamentuei buruzko Erregelamenduaren arau-hausteei aplikatu behar zaizkien zehapenak eraginkorrak, proportzionalak eta disuasiorako egokiak dira.
Orokorrean, txostenak ondorioztatu du agintari eskudunek kontrol egokiak egiten dituztela albaitariek eta abeltzainek 2019/6 (EB) Erregelamenduaren eskakizunak betetzen dituzten gainbegiratzeko; izan ere, Erregelamendu horren helburua da antimikrobianoekiko erresistentziari aurre egitea, zuhurtzia handiagoz erabil daitezen lortuz.
Lortu AMEri buruzko informazio gehiago, hemen: