Aplikagarria baldintza higienikoen malgutasuna okindegi eta barazki-sektoreetan
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Osasun Sailak EHAAn argitaratu berri dituzte Euskadiko bolumen txikiko ustiategiei egokitutako irizpide higieniko eta sanitarioak ofizialki ezartzen dituzten aginduak; zehazki, okindegi eta barazki ekoitzi eta merkaturatzen dituzten ustiategiei dagozkienak:
Hemendik aurrera, ogi eta pastelgintza sektorean kantitate gutxi eraldatzen duten obradoreak beren egoerara egokitutako betekizunak izango dituzte:
Ogi eta pastelgintzan:
Zein produktu?
Ogi eta opil arruntak; Pastelgintza, konfiteria eta gozogintzako produktuak; Irinak (artoa, garia eta abarrak) eta Ogi arraspatua.
Zein bolumen?
- Okintzako sektorean: gehienez 1.250 kg irin astean.
- Pastelgintzako sektorean: lantegiko langileak 3 izango dira gehienez.
Barazki sektorean:
Zein produktu?
Kontserba begetalak eta ozpinetakoak; Marmeladak eta menbrilloa ; Hozituak (germinatuak), Zukuak eta deribatuak; Jatorri begetaleko produktuak zuritu, zatitu, deshidratatu, hartzitu, lehortu eta/edo egostea eta Ortuari fresko higienizatuak (IV. Gamakoak).
Zein bolumen?
- Barazkiak: eraldatuaren 2.500 kg/urte baino txikiagoa.
- Zukuak: 5.000 litro/urte baino gutxiago.
Euskadiko sektore-agenteek, Foru-Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Osasun Sailak elkarlanean osatu dituzte arauok, ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak koordinatuta eta aholkatuta.