Gaur egun, egiaztapeneko borondatezko erregimen batzuk egon arren, pertsona kontsumitzaileek ezin dute bereizi haragi edo esnekien ekoizpenean abere-ongizate arauaren mail desberdinak bete badira.

2016. urteko “Animalien ongizateranzko europarren jarrera” Eurobarometroaren arabera, populazio europarra animalien ongizateagatik gehiago ordaintzeko prest egongo litzateke.

 

Zentzu honetan, Parlamentuko Galdera Europako Batzordera eraman da:  haragi edo esne produktuetarako etiketatze sistema  berezi bat sartzeko asmorik du Europear Batzordeak?

 

 

Europako Batzordearen Erantzuna

 

Osasun eta  Elikadura-Segurtasuneko Komisarioak baieztatzen du, 2012an Batzordeak Estrategia bat hartu zuela animalien ongizatearen gainean, 2018an bukatu zena.

 

Orain aipaturiko Estrategiaren ebaluazioa egiten ari dira. Estrategiaren helburuetako bat «informazio egokia kontsumitzaileei eta publikoari ematea» zen. Ebaluazioaren emaitzen arabera, eremu honetan neurri berriak hartzea beharrezkoa bada pentsatuko da.

 

Bitartean, Batzordeak abere-ongizatearen etiketatze sistema desberdinak aztertzen jarraitzen du.