Joan den martxo amaieran, Gobernu Kontseiluak dekretu bat onartu zuen, Albaitaritzako Ikuskatzeen Laguntzaile Ofizialaren (AOIV) figura arautzeko.

Argitaratutako arauaren azken zirriborroa

Figura hori kontrolei eta beste jarduera ofizial batzuei buruzko 2017ko martxoaren 15eko 625/2017 Araudian jasotzen da; dena den, 854/2004 Araudian ere agertzen zen. Hau da figuraren definizioa: “Agintaritza eskudunaren ordezkaria, 825/2017 Araudiko 18. artikuluan ezarritako betekizunen araberako prestakuntza duena. Zeregintzat du kontrol ofizialeko zenbait funtzio edo beste jarduera ofizial batzuei loturiko funtzioak betetzea”.

 

Aragoiko arauaren helburua da albaitaritza-ikuskatzeetan laguntza teknikoa eskaintzeko elementu bat ezartzea, modu jasangarrian bermatu ahal izateko hiltegietako kontrol ofiziala behar bezala gauzatzen dela.

 

Hauek dira AOIVren funtzioak eta betekizunak, zehazki:

 

  1. Ante mortem ikuskatzeetan eta animalien ongizateari buruzko kontroletan, AOIVek zeregin praktikoetan bakarrik lagundu ahalko dute; besteak beste, anormaltasunak dituzten animaliak aurrez aukeratzen.
  2. Post mortem ikuskatzeak gauzatu ahalko dituzte, Albaitaritza Zerbitzu Ofizialaren aldizkako kontrolpean.
  3. Kontu-ikuskatzeari loturiko funtzioei dagokienez, higiene jardunbide egokiei eta kontrol kritikoko puntuak eta arriskuak aztertzeko sistemei buruzko informazioa jaso ahalko dute.

 

Horrez gain, Dekretu honen bidez, Albaitaritzako Ikuskatzeen Laguntzaile Ofizialen Erakundeak arautzen dira eta baimendutako Erakundeen Erregistroa sortzen da.

 

Osasun Publikoko Zuzendaritza Nagusi eskudunaren ardura izango da AOIVak gaitzea, baita AOIVen erakundeak baimentzea ere.