Irailaren 22an, Benamaurel (Granada) udalerriko ardi-ustiategi batean, ardi- eta ahuntz‑baztangaren lehenengo kasua baieztatu zen, eta harrezkero beste 9 kasu baieztatu dira Andaluzia eta Gaztela-Mantxan.

Taula  honetan, kasu berri horiei buruz MAPAk emandako informazioa zehazten da:

Albaitaritza Zerbitzu Ofizialek erregelamenduetan xedatutako kontrol-neurriak hartu dituzte berehala: ustiategiaren saneamendu-hutsaldia, 3 km-ko babes-eremua eta 10 km-ko zaintza‑eremua ezartzea (bai eta ustiategietan biosegurtasun-neurriak ezartzea eta ustiategiak zaintzea ere) eta animalien eta produktuen joan-etorriak murriztea.

Agerraldi horiek adierazten dute Espainian berriz agertu dela 1968az geroztik desagertutzat jotzen zen ardi- eta ahuntz-baztanga. Ikerketa epidemiologikoak aurrera jarraitzen du, birusaren jatorria (oraindik aztertzen ari dira) eta gerta zitezkeen arrisku-kontaktuak identifikatzeko. Gaixotasun endemikoa da Marokon, Aljerian eta Tunisian, eta 2014an zenbait kasu gertatu ziren Grezian eta Bulgarian.

Azpimarratzekoa da ardi- eta ahuntz-baztanga ez dela zoonosia, eta haragi eta esnea kontsumitzea ez da arriskutsua pertsonentzat, ez eta kutsatuta egonda ere.