MAPAk duela gutxi argitaratu du ardi- eta ahuntz-baztangaren (AAB) mundu-mailako egoera epidemiologikoa eguneratzen duen txostena.


2022ko irailean agertu zen AAB estatu-mailan (1968az geroztik ez zen kasurik erregistratu). Agerraldiak honako irudi honetan agertzen diren bezala banatu ziren:

Ondoren, 2023ko azaroan, gaixotasunik gabeko lurraldearen izendapena jaso zuen. Nolanahi ere, 2023an zehar eta EBren barruan, gaixotasuna Europako hegoaldean agertu zen, eta Bulgariari eta Greziari eragin zien. Herrialde horietan, kasuak jakinarazten jarraitu dute.

Hori dela eta, MAPAk eguneratu egin du gaixotasunaren egoera epidemiologikoari buruzko informazioa, herrialdeen arabera. Gure inguruko herrialdeei dagokienez, honako hau nabarmendu daiteke:

EB mailan, Bulgaria eta Grezia dira, Espainiarekin batera, azken urteotan AAB jakinarazi duten herrialde bakarrak, mapa honetan ikus daitekeen bezala:



Duela gutxi konpondu da Bulgariako egoera
; Grezian, berriz, 2025ean, 407 animalia kaltetu dituzten 52 foku jakinarazi dira. Mapa honetan ikus daiteke banaketa:

Egoera hori dela eta, EBk erabaki du behin-behineko larrialdi-neurriak ezartzea 2025eko ekainaren 3 era bitartean, eta mugatutako eremuak doitu ditu gaixotasunak bere horretan jarraitzen baitu.

Marokon AAB gaixotasun endemikoa da, eta 2018az geroztik 873 foku jakinarazi dira. Honako hau izan da horien bilakaera:

Gogoratu behar da AAB EZ dela ZOONOSI bat, eta, beraz, EZ duela gizakiari eragiten, eta EZ dela arriskutsua osasun publikorako.

AABeri buruzko informazio gehiago esteka honetan: