EFSAko Animalien Osasuna eta Ongizatea arloko adituen panelak (AHAW ingeleseko siglak) hainbat zientzia-irizpen eman ditu hiltegietan zenbait espezie burtzoratu eta hiltzeko metodoen kontrol-prozedurei buruz.

Hausnarkari txikiei (ardiak eta ahuntzak) dagokienez, AHAWk adierazleak proposatu ditu, animaliak hiltzeko sistema egokiak monitorizatzeko eta, horrela, ongizatea bermatzeko:

1. Elektrizitate bidez burtzoratzea Honako hauek dira hiltze-prozesuaren hiru etapa giltzarriak: burtzoratu bezain pronto (1. etapa), lepoa mozten zaien bitartean (2. etapa) eta odolusten diren bitartean (3. etapa).

Honako hauek dira 1. etapako adierazleak:

  • Konbultsio toniko / klonikoak
  • Arnasketa
  • Korneako edo betazaletako erreflexua
  • Horiez gain, bat-bateko begi-kliska, jarrera eta bokalizazioak

2. etapakoadierazleak:

  • Arnasketa
  • Konbultsio toniko / klonikoak
  • Muskulu-tonua
  • Horiez gain, korneako edo betazaletako erreflexua, bat-bateko begi-kliska eta bokalizazioak

3. etapako adierazleak:

  • Arnasketa
  • Muskulu-tonua
  • Horiez gain, korneako edo betazaletako erreflexua, bat-bateko begi-kliska eta bokalizazioak

2. Burtzoratu gabe: Kasu honetan, egiaztatu egin behar da animalien inkontzientzia-egoera loturetatik askatu aurretik, eta animaliak hilik daudela bermatu behar da prozesuarekin jarraitu aurretik. Kasu honetan adierazle hauek gomendatzen dira:

  • Arnasketa
  • Muskulu-tonua
  • Horiez gain, jarrera eta korneako eta betazaletako erreflexua

EFSAren txostena