Otsailaren 1ean argitaratu zuten BOEn 37/2014 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, animaliak hiltzen horien babesaren inguruko zenbait alderdi arautzen dituena. Dekretua otsailaren 2an jarri zen indarrean, eta joan den astean eman genuen horren berri.

Arau berriak animaliak zaintzeko azaroaren 7ko 32/2007 Legea garatzen du, eta xedapen zehatzak ezartzen ditu Espainian 1099/2009 Araudia (EE) aplikatzeko. Beste alde batetik, baliogabetu egiten du 54/1995 Errege Dekretua, urtarrilaren 20koa, animaliak hiltzean horien babesari buruzkoa.