Beharrezko baimenak
Honako hauek dira arrautzatarako oilo-ustiategi bat instalatzeko eta horren funtzionamenduko beharrezko baimenak:
- Jarduera Lizentzia
- Funtzionamendu Osasun-baimena
- Ustiategien erregistro orokorra (REGA)
- Ingurumen baimen integratua (AAI)
Funtzionamendu osasun-baimena
Baimen horren eskaera eta izapidetzea 328/2003 Dekretuak, Hegaztientzako Osasun Plana ezartzen duenak, arautzen ditu. Bada, panel horrek agintari eskudunari aurkeztea eta honako hauek betetzea ezartzen du:
- Ustiategiko memoria eta Osasun Programa, prozesu infekto-kutsagarriak eta parasitarioak saihestera eta kontrolatzera bideratutakoa.
- Funtzionatzeko osasun-betekizunak.
- Hegaztien sarrera- eta irteera-erregistroa, tratamenduena, txertoena, garbitasunarena eta DDDarena…
Ingurumen Baimen Integratua (AAI)
AAIa nahitaezko lizentzia da 40.000 oilotik gorako ustiategi intentsiboetarako.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko 16/2002 Legeak arautzen du, eta horren helburua da ahal den neurrian saihestea abeltzaintza-ustiategien ingurumen-kutsadura, horretarako Eskura dauden Teknika Onenak (MTD) erabilita.
Erreferentziazko legeria
- Legeriaren data basea – ELIKA
Jarduera Lizentzia
Euskadiaren Ingurumenaren Babeseko 3/1998 Legeko II eranskinen arabera, 7/2012 Legeko 83 artikuluak aldatuta, Jarduera-Lizentzia beharrezko udal-lizentzia bat da hurrengo kasuetan:
- Lurzoru ez urbanizagarrian edo hiri-lur industrialean 3.000 oilo baino gehiagoko (20 UGMs-etako) ustiapenak
- Bizitegi-hiri-lurreko 600 oilo baino gehiagorekin (4 UGMs-ekin) ustiapenak
3.000 oilo baino gutxiagoko ustiapenek jardueraren aurreko komunikazioa egin behar dute, 7/2012 Legeko 83 artikuluaren arabera.
Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA)
372/2003 Errege Dekretuak, arrautzatarako oiloen establezimenduen erregistroei buruzkoak (Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrei buruzko 479/2004 Errege Dekretuko hirugarren azken xedapenaren bidez aldatutakoa), ezartzen du agintaritza eskudunak erregistratuta eduki behar dituela merkataritza-helburua duten arrautzatarako oiloen ustiategiak.
Ustiategi bakoitzari ustiapen-kode bat ematen zaio: Adib: “2ES123 8726300”
- Lehenengo zenbakia oiloak hazteko moduari dagokio (0 ekologikoa, 1 landakoa, 2 lurzoruan eta 3 kaiolan)
- Hurrengo bi letrak Estatu kideari (ES) dagozkie
- Ondoren, udalerria identifikatzen duten hiru zenbakiak daude
- Berezko zazpi zenbaki, udalerriaren baitako ustiategi bakoitzarenak
Informazio interesgarria
- AAIei buruzko orrialdea – MAGRAMA
Eguneratze data: