Higiene betekizunak
Ustiategietan pentsuen kutsadura-arriskuaren maila ahalik eta txikiena izan dadin, pentsuen higieneari buruzko 183/2005 Araudiko III. Eranskinean jasotako jardunbide egokiak bete behar dira:
- Erregistratutako eta/edo baimendutako enpresetatik datozen pentsuak erabiltzea
- Elikadura-ekipoak garbi eta egoera onean mantentzea
- Pentsuak modu egokian biltegiratzea
- Izurriteak kontrolatzeko sistema ezartzea
- Kalitate egokiko edateko ura erabiltzea
Erreferentziazko legeria
- 90/2005 Dekretua, apirilaren 12koa, animalien elikaduran kontrol ofizialak eta arriskuak prebenitzea antolatzeko dena.
- Abeltzaintzari buruzko araudiaren bilatzailea – ELIKA
Erregistroak
Beste alde batetik, ustiategietan elikagaien higieneari buruzko 852/2004 Araudiko I. Eranskineko A. zatiko III. atalean zehaztutako erregistroak mantendu behar dira.
Horietako bat da animaliei ematen zaizkien elikagaien izaera eta jatorria:
- Hornitzailea
- Pentsu-sortaren/albaranaren zenbakia
- Pentsua hartzen duten animalia-sortaren identifikazioa
Informazio interesgarria
- Feedepedia – FAO, INRA, CIRAD
- Pentsuen arriskuen mapa – ELIKA
- Substantzia kaltegarriei buruzko fitxak – ELIKA
- Animalien elikadurari dagokien arriskuei buruzko txosten zientifikoak – ELIKA
Eguneratze data: