Ongizatearen betekizun orokorrak
Oro har, animalia batek ongizate-egoera egokia duela esateko, honako “bost baldintza” hauek bete behar dira:
- Ez da gose eta egarri izango
- Inguruak ez du gogaituko
- Ez du min, zauri edo gaixotasunik izango
- Berezko portaera garatzeko askatasuna izango du
- Ez du beldur edo estutasunik jasango
Kaiola aberastuetan betekizunak
Kaiola aberastuetarako betekizunak 3/2002ko Erreal Dekretuko III. Eranskinan aipatzen dira.
Kaiolek honako hauek izango dituzte:
- 750 cm2-ko azalera oilo bakoitzeko (600 cm2-ko azalera erabilgarria)
- Guztira 2.000 cm2 baino azalera handiagoa
- Habia bat
- Ohantze bat, mokoka eta aztarrika egiteko
- Kotak, oiloko 15 cm-koak
- Atzazalak mozteko gailu egokiak
- 12 cm-ko aska kaiolan, bider oilo-kopurua
- Uraska egokia. Lotuneak baditu, gutxienez bi ahoko/katilu izango ditu oilo bakoitzeko
- Kaiola-ilaren artean, gutxienez, 90 cm-ko zabalerako tartea utziko da, eta azpialdeko kaiolen eta lurraren artean, gutxienez, 35 zentimetro egongo dira
Erreferentziazko legeria
- Kontseiluaren 1999/74/CE Zuzentaraua, 1999ko uztailaren 19koa, oilo erruleak babesteko gutxieneko arauak ezartzen dituena.
- 3/2002 Errege Dekretua, urtarrilaren 11koa, oilo erruleak babesteko gutxieneko arauak ezartzen dituena.
- Kontseiluaren 98/58 Zuzentaraua, 1998ko uztailaren 20koa, abeltzaintza-ustiategietan animaliak babesteari buruzkoa.
- 348/2000 Errege Dekretua, martxoren 10ekoa, abeltzaintza-ustiategietan animaliak babesteari buruzko 98/58/CE Zuzentaraua ordenamendu juridikoan sartu duena.
- Kontseiluaren 1/2005 Araudia, 2004ko abenduaren 22koa, garraiatzean eta horri loturiko jardueretan, animaliak babesteari buruzkoa.
Betekizunak ustiategian
Espainian, 348/2000 Errege Dekretuak ezartzen ditu abeltzaintza-ustiategi guztietan (baita hegazti erruleen ustiategietan ere) animalien ongizate arloan bete behar diren betekizun orokorrak.
3/2002 Errege Dekretuak ezartzen ditu oilo erruleak babesteko arau zehatzak:
- 2012ko urtarrilaren 1az geroztik, debekatuta dago egokitu gabeko kaiolak erabiltzea
- 2007ko urtarrilaren 1az geroztik, hazkuntza alternatiboko sistema guztiek hainbat betekizun bete behar dituzte
Sistema alternatiboen betekizunak
Honako hauek dira sistema alternatiboak: lurreko hazkuntza, landakoa eta hazkuntza ekologikoa, inolako kaiolarik gabe.
Sistema alternatiboentzako betekizunak 3/2002ko Erreal Dekretuko IV. Eranskinan aipatzen dira.
Oiloek honako hauek izango dituzte:
- Luzetarako askak, 10 cm-koak hegaztiko edo haska biribilak, 4 cm-koak hegaztiko
- Oiloko 2,5 cm-ko uraska jarraituak edo oiloko 1 cm-ko uraska biribilak edo 10 oiloko gutxienez ahoko bat duten uraskak
- Habia bat zazpi oilorentzat. Taldekako habietan, gutxienez 1 m2-ko azalera duena, gehienez ere 120 oilorentzat
- Kotak, oiloko 15 cm-koak
- Kotak ez dira ohantzearen gainean jarriko
- 250 cm2-ko ohantzea, oiloko
- Lurraren herena hartzen duen ohantzea
- Aurrealdeko hankaren hatz bakoitza modu egokian jasaten duen lurzorua
Hainbat mailatako sistemei dagokienez:
- Gehienez ere 4 maila gainjarriko dira
- Mailen arteko altuera gutxienez 45 cm-koa izango da
- Gorozkiak beheko mailetara ez erortzeko moduan jarriko dira mailak
Oilo erruleek kanpora ateratzeko aukera badute:
- Irteteko tranpa jarriko da 35 cm-ko altueran, eta 40 cm zabal izango da
- Tranpa guztien zabalera 2 m-koa izango da 1.000 oiloko
- Kanpoaldeko guneetan aterpe eta uraska egokiak jarriko dira
- Hegaztien dentsitatea m2-ko bederatzi hegazti baino txikiagoa izango da
Informazio interesgarria
- Europako Batzordearen web orria, animalien ongizateari buruz.
- Animalien osasunerako eta ongizaterako Panela – EFSA (ingelesez)
- LayWel egitasmoa – EE
- Arrautzatarako hegazti-hazkuntzan animalien maneiurako eta ongizaterako Jardunbide Egokien Gida – ASEPRHU
- Abeletxetako animalien ongizateari buruzko web orria – MAGRAMA
- Hegaztien ongizateari buruzko mikrositea – NEIKER Tecnalia
Eguneratze data: