Ongizatearen betekizun orokorrak

Oro har, animalia batek ongizate-egoera egokia duela esateko, honako “bost baldintza” hauek bete behar dira:

  • Ez da gose eta egarri izango
  • Inguruak ez du gogaituko
  • Ez du min, zauri edo gaixotasunik izango
  • Berezko portaera garatzeko askatasuna izango du
  • Ez du beldur edo estutasunik jasango

Kaiola aberastuetan betekizunak

Kaiola aberastuetarako betekizunak 3/2002ko Erreal Dekretuko III. Eranskinan aipatzen dira.

Kaiolek honako hauek izango dituzte:

  • 750 cm2-ko azalera oilo bakoitzeko (600 cm2-ko azalera erabilgarria)
  • Guztira 2.000 cm2 baino azalera handiagoa
  • Habia bat
  • Ohantze bat, mokoka eta aztarrika egiteko
  • Kotak, oiloko 15 cm-koak
  • Atzazalak mozteko gailu egokiak
  • 12 cm-ko aska kaiolan, bider oilo-kopurua
  • Uraska egokia. Lotuneak baditu, gutxienez bi ahoko/katilu izango ditu oilo bakoitzeko
  • Kaiola-ilaren artean, gutxienez, 90 cm-ko zabalerako tartea utziko da, eta azpialdeko kaiolen eta lurraren artean, gutxienez, 35 zentimetro egongo dira

Erreferentziazko legeria

Abeltzaintza arloko legeen bilatzailea – ELIKA

Betekizunak ustiategian

Espainian, 348/2000 Errege Dekretuak ezartzen ditu abeltzaintza-ustiategi guztietan (baita hegazti erruleen ustiategietan ere) animalien ongizate arloan bete behar diren betekizun orokorrak.

3/2002 Errege Dekretuak ezartzen ditu oilo erruleak babesteko arau zehatzak:

  • 2012ko urtarrilaren 1az geroztik, debekatuta dago egokitu gabeko kaiolak erabiltzea
  • 2007ko urtarrilaren 1az geroztik, hazkuntza alternatiboko sistema guztiek hainbat betekizun bete behar dituzte

Sistema alternatiboen betekizunak

Honako hauek dira sistema alternatiboak: lurreko hazkuntza, landakoa eta hazkuntza ekologikoa, inolako kaiolarik gabe.

Sistema alternatiboentzako betekizunak 3/2002ko Erreal Dekretuko IV. Eranskinan aipatzen dira.

Oiloek honako hauek izango dituzte:

  • Luzetarako askak, 10 cm-koak hegaztiko edo haska biribilak, 4 cm-koak hegaztiko
  • Oiloko 2,5 cm-ko uraska jarraituak edo oiloko 1 cm-ko uraska biribilak edo 10 oiloko gutxienez ahoko bat duten uraskak
  • Habia bat zazpi oilorentzat. Taldekako habietan, gutxienez 1 m2-ko azalera duena, gehienez ere 120 oilorentzat
  • Kotak, oiloko 15 cm-koak
  • Kotak ez dira ohantzearen gainean jarriko
  • 250 cm2-ko ohantzea, oiloko
  • Lurraren herena hartzen duen ohantzea
  • Aurrealdeko hankaren hatz bakoitza modu egokian jasaten duen lurzorua

Hainbat mailatako sistemei dagokienez:

  • Gehienez ere 4 maila gainjarriko dira
  • Mailen arteko altuera gutxienez 45 cm-koa izango da
  • Gorozkiak beheko mailetara ez erortzeko moduan jarriko dira mailak

Oilo erruleek kanpora ateratzeko aukera badute:

  • Irteteko tranpa jarriko da 35 cm-ko altueran, eta 40 cm zabal izango da
  • Tranpa guztien zabalera 2 m-koa izango da 1.000 oiloko
  • Kanpoaldeko guneetan aterpe eta uraska egokiak jarriko dira
  • Hegaztien dentsitatea m2-ko bederatzi hegazti baino txikiagoa izango da

Eguneratze data: