Ustiategiaren betekisunak
Hegazti-ustiategi batean bete beharreko osasun-betekizunak 328/2003 Errege Dekretuak arautzen ditu. Hain zuzen ere, horren bidez ezartzen da Hegaztien Osasun Plana.
Betekizun horiek beharrezkoak dira agintaritza eskudunak hegazti-ustiategi bat instalatzeko baimena eman dezan:
- Ustiategiaren Memoria.
- Osasun Programa, prozesu infekto-kutsagarriak eta parasitarioak saihestera eta kontrolatzera bideratutakoa.
- Funtzionatzeko osasun-betekizunak.
- Hegaztien sarrera- eta irteera-erregistroa, tratamenduena, txertoena, garbitasunarena eta DDDarena…
Kontrol Ofizialaren menpeko gaixotasunak
Espainian agintari eskudunek Kontrol Programa Ofizialen bidez kontrolatzen dituzten gaixotasunak dira Hegazti-gripea eta Salmonelosia:
Informazio interesgarria
- EFSAren Animalien Osasunaren eta Ongizatearen Panela
- Europako osasun-estrategia – EE
- Animalien osasunari buruzko orrialdea – EE
- RASVEren webgunea (Abeltzaintzako Osasun Alerten Sarea) – MAGRAMA
- Hegazti-gripearen aurkako oinarrizko higiene- eta biosegurtasun-arauak, hegazti-ustiategietarako – MAGRAMA
- Hegazti-gripeak gaixotutako animaliekiko esposizioa duten pertsonentzat jarduteko oinarrizko arauak – MAGRAMA
- Albaitaritza-sendagaien erabilera arduratsurako gida– EPRUMA
- Hegazti-gripeari buruzko informazio-liburuxka, hegazti-ustiategietarako – ELIKA, Eusko Jaurlaritza
- Lehenengo ekoizpenaren arriskuak – ELIKA
- Abeltzaintza sendagaien erabilera egokiari buruzko orri-informatiboa – ELIKA
Oiloei eragiten dieten gaixotasunak
Oiloek hainbat gaixotasun izan ditzakete, nahiz eta hegaztientzat garrantzia dutenak ekoizpen-sistemetako txertoen bidez kontrolatzen diren: Marek gaixotasuna, Hegaztien bronkitis infekziosoa, Newcastle gaixotasuna eta Gumboro gaixotasuna; hegaztien neumobirusa, hegaztien nafarreria eta entzefalomielitisa.
Derrigor jakinarazi beharreko gaixotasunak
Espainian derrigor jakinarazi beharreko gaixotasunak 617/2007 Errege Dekretuaren bidez (ARM/831/2009 Aginduak aldatutakoa) arautzen dira.
EBko derrigor jakinarazi beharreko oiloen gaixotasunak (A zerrenda) honako hauek dira:
- Newcastle gaixotasuna (gaixotasunaren fitxa)
- Hegazti-gripea (gaixotasunaren fitxa).
A zerrendako (EBn derrigor jakinarazi beharrekoa) edozein gaixotasun atzematean egin beharreko jardunbideak direla eta, Albaitaritzako Osasun Alerten Estatuko Plan Koordinatua sortu da, Albaitaritzako Osasun Alerten Sarea (RASVE) sortzen duen 1400/2001 Errege Dekretuak ezarritakoa beteta.
Espainian gaixotasun horiei aurre egiteko Eskuliburu Praktikoak ere egin dira:
Erreferentzizko legeria
- Legeriaren datu basea – ELIKA
Eguneratze data: