Ustiategian Salmonelaren kontrolarentzako betekizunak
Salmonellak arrautzak kutsatzea saiheste aldera, honako betekizun hauek bete behar dira:
- Autokontrolak: 15 asterik behin S. enteritidisaren eta S. Typhimuriumaren analisiak egin behar dira ekoizten ari diren oiloen gorozkiekin. Kontrolerako laborategiak – MAGRAMA
- Txiten kontrola: egiaztatu behar da ustiategian sartzen diren txitek ez dutela ez S. enteritidisik, ezS. Typhimuriumik.
- Txitei txertoak ematea:S. enteritidisarena derrigor. Hegaztien salmonellosiaren aurka baimendutako txertoak – MAGRAMA
- Elikagaiak eta ura: egiaztatu behar da pentsuetan ez dagoela Salmonellarik, siloak behar bezala mantendu eta garbitu behar dira, eta edateko ura maiz analizatu behar da.
- Biosegurtasuna: ibilgailuak eta bisitak kontrolatzea eta desinfektatzea, eta ustiategian bakarrik janzten den arropa erabiltzea. Eskema: Biosegurtasun-neurriak hegaztien ustiategian – MAGRAMA
- Izurriteen kontrola: instalazioa behar bezala mantentzea eta karraskariak kontrolatzea.
Salmonellaren Kontrol Ofizialari buruzko laburpen-liburuxka – MAGRAMA
Erreferentziazko legeria
- Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2160/2003 Araudia (EE), 2003ko azaroaren 17koa, Salmonellaren eta elikagaien bidez transmititzen diren bestelako agente zoonotikoen kontrolari buruzkoa.
- 1940/2004 Errege Dekretua, irailaren 27koa, zoonosiaren eta agente zoonosikoen zaintzari buruzkoa.
- PRE/1920/2012 Agindua, irailaren 12ko, honako hau indargabetzen duena: PRE/1377/2005 Agindua, maiatzaren 16koa, arrautzatarako oiloen ustiategietan salmonelosi jakin batzuk zaintzeko eta kontrolatzeko neurriak ezartzen dituena.
Kontrol ofiziala
2160/2003 Araudiak ezartzen du derrigor ezarri behar direla Salmonella atzemateko eta kontrolatzeko neurriak animalia-ekoizpenean, bere prebalentzia murrizte aldera.
Espainian indarrean daude Salmonella hegaztien(oiloak, oilaskoak eta indioilarrak) eta txerrien artean kontrolatzeko Kontrol Programa Nazionalak; izan ere, horietatik eratorritako produktuak dira gizakien Salmonella kasu gehienen iturria.
Informazio interesgarria
- Salmonellari buruzko webgunea – MAGRAMA
- Salmonella hegazti-hazkuntzan saihesteko lan-gida – 2012 – MAGRAMA
- EBren txostena, EBn elikagaien bidez transmititutako Salmonellaren kontrol-egoerari buruzkoa – 2009 – EE (ingelesez)
- EBren webgunea: zoonosien kontrolari buruzko 2160/2003 Araudiaren aplikazioa – EE (ingelesez)
- EFSAren ebazpena, Salmonellaren prebalentzia murrizteko portzentaje berria ezartzeak osasun publikoan izan duen eraginari buruzkoa – 2010 – EFSA (ingelesez)
Eguneratze data: