Ustiategian Salmonelaren kontrolarentzako betekizunak

Salmonellak arrautzak kutsatzea saiheste aldera, honako betekizun hauek bete behar dira:

  • Autokontrolak15 asterik behin S. enteritidisaren eta S. Typhimuriumaren analisiak egin behar dira ekoizten ari diren oiloen gorozkiekin. Kontrolerako laborategiak – MAGRAMA
  • Txiten kontrolaegiaztatu behar da ustiategian sartzen diren txitek ez dutela ez S. enteritidisik, ezS. Typhimuriumik.
  • Txitei txertoak ematea:S. enteritidisarena derrigor. Hegaztien salmonellosiaren aurka baimendutako txertoak – MAGRAMA
  • Elikagaiak eta ura: egiaztatu behar da pentsuetan ez dagoela Salmonellarik, siloak behar bezala mantendu eta garbitu behar dira, eta edateko ura maiz analizatu behar da.
  • Biosegurtasuna: ibilgailuak eta bisitak kontrolatzea eta desinfektatzea, eta ustiategian bakarrik janzten den arropa erabiltzea. Eskema: Biosegurtasun-neurriak hegaztien ustiategian – MAGRAMA
  • Izurriteen kontrola: instalazioa behar bezala mantentzea eta karraskariak kontrolatzea.

Salmonellaren Kontrol Ofizialari buruzko laburpen-liburuxka – MAGRAMA

Erreferentziazko legeria

  • Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2160/2003 Araudia (EE), 2003ko azaroaren 17koa, Salmonellaren eta elikagaien bidez transmititzen diren bestelako agente zoonotikoen kontrolari buruzkoa.
  • 1940/2004 Errege Dekretua, irailaren 27koa, zoonosiaren eta agente zoonosikoen zaintzari buruzkoa.
  • PRE/1920/2012 Agindua, irailaren 12ko, honako hau indargabetzen duena: PRE/1377/2005 Agindua, maiatzaren 16koa, arrautzatarako oiloen ustiategietan salmonelosi jakin batzuk zaintzeko eta kontrolatzeko neurriak ezartzen dituena.

Kontrol ofiziala

2160/2003 Araudiak ezartzen du derrigor ezarri behar direla Salmonella atzemateko eta kontrolatzeko neurriak animalia-ekoizpenean, bere prebalentzia murrizte aldera.
Espainian indarrean daude Salmonella hegaztien(oiloak, oilaskoak eta indioilarrak) eta txerrien artean kontrolatzeko Kontrol Programa Nazionalak; izan ere, horietatik eratorritako produktuak dira gizakien Salmonella kasu gehienen iturria.

Eguneratze data: