Beharrezko baimenak

Honako hauek dira abeltzaintza-ustiategi bat instalatzeko eta horren funtzionamendurako beharrezko baimenak:

  1. Jarduera-lizentzia
  2. Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA)
  3. Ingurumen Baimen Integratua

Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA)

Animalien Osasunari buruzko 8/2003 Legearen arabera, animalia-ustiategi guztiek egon behar dute dauden autonomia-erkidegoan erregistratuta.

479/2004 Errege Dekretuak arautzen du Abeltzaintza Ustiategien Erregistroa. Bada, horrek ezartzen du jarduera hasi aurretik, titularrak honako datu hauen berri eman behar diola agintaritza eskudunari:

  • Titularraren datuak
  • Ustiategi-mota (ekoizpena, ugaltzekoa…)
  • Animalia-espeziea
  • Ustiategiaren kokapenari buruzko datuak

Ustiategi bakoitzari ustiapen-kode bat ematen zaio, eta honako hau da bere egitura: ES + probintziari dagozkion bi zenbaki + ustiategia zehazki identifikatzen duten zazpi zenbaki.

Erreferentziako legeria

Jarduera Lizentzia

Euskadiaren Ingurumenaren Babeseko 3/1998 Legeko II eranskinen arabera, 7/2012 Legeko 83 artikuluak aldatuta, Jarduera-Lizentzia beharrezko udal-lizentzia da:

  • 20 esne-behi baino gehiagoko (20 UGMs-etako) edo 286 ardiko edo 222 ahuntzeko ustiapenentzako, lurzoru ez urbanizagarrian edo hiri-lur industrialean badaude.
  • 4 esne-behi baino gehiagoko (4 UGMs-ekin) edo 57 ardiko edo 44 ahuntzeko ustiapenentzako, bizitegi-hiri-lurrean badaude.

Hala instalatzen diren ustiategietarako nola jada zeudenetarako.

Kopuru horiek baino animalia gutxiago dituzten ustiategiek, jardueraren aurreko komunikazioa egin behar dute, 7/2012 Legeko 83 artikuluaren arabera.

JLa lortzeko betekizunak 515/2009 Dekretuak, abeltzaintza-ustiategietako ingurumenari, higieneari eta osasunari buruzko arauak ezartzen dituenak, arautzen ditu Euskadin.

Ingurumen Baimen Integratua

Ingurumen Baimen Integratua nahitaezko lizentzia da eguneko 200 Tm esne baino gehiago ekoizten dituzten esne-ustiategi intentsiboetarako.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko 16/2002 Legeak arautzen du, eta horren helburua da ahal den neurrian saihestea abeltzaintza-ustiategien ingurumen-kutsadura, horretarako Eskura dauden Teknika Onenak (AAI) erabilita.

Eguneratze data: