Higiene betekizun orokorrak

Elikagaien higiene orokorrari buruzko 852/2004 Araudiko I. Eranskineko A atalak ezartzen ditu abeltzaintza-ustiategietan honako hauei dagokienez ezarri behar diren higiene-neurriak:

  • Ustiategiaren garbitasuna
  • Uraren kontrola
  • Pentsuaren kontrola
  • Hondakinen kudeaketa
  • Animalien gaixotasunak
  • Langileen prestakuntza

Neurri horien helburua da ekoizpenen segurtasunean eragin dezaketen agenteen bidezko kutsadura ekiditea.

Abeltzaintza-ustiategietako higieneari buruzko infografia – ELIKA

Artikulua: Abeltzaintza-ustiategietako higiene-betekizunak – ELIKA

Erregistroak

Gainera, 852/2004 Araudiko I. Eranskineko A atalaren arabera, nahitaezkoa da ustiategian erregistro jakin batzuk edukitzea:

  • Animalien eta mugimenduen errolda
  • Animalientzako elikadura
  • Sendagaiak
  • Animalien gaixotasunak
  • Agintaritza eskudunaren analitika eta txostenen emaitzak

Esne ustiategietarako betekizunak

853/2004 Araudiko III. Eranskineko IX. atalak ezartzen ditu esne gordinak bete beharreko betekizun zehatzak.
Animalien osasun-betekizunak

Ezaugarri hauek dituzten animaliengandik lortu behar da:

  • Gizakiei esnearen bidez transmititu ahal diren gaixotasun kutsakorren sintomarik ez dutenak
  • Osasun-egoera orokor ona dutenak, errapean arazorik ez dutenak eta aparatu genitalean ere gaitzik ez dutenak
  • Baimendu gabeko substantziarik hartu ez dutenak
  • Baimendutako substantziak eman bazaizkie, agindutako itxarote-aldia errespetatu dutenak
  • Bruzelosiaren kalterik jasan ez duten edo ofizialki halakorik jasan ez duten behi, ardi eta ahuntzakBestalde, Tuberkulosia jasan ez duten edo ofizialki halakorik jasan ez duten behiak (ik. betekizun horren salbuespenak 3. puntuan)

Lokal eta ekipoei dagozkien betekizunak

  • Esnea kutsatzeko arriskua mugatzeko moduan eraikiko dira
  • Piztien aurrean babestuta egon behar dute
  • Animaliak dauden lokaletatik bereizita egon behar dute, eta hozte-ekipo egokia eduki behar da
  • Esnea ukitzen duten ekipoen azalerek erraz garbitzeko eta, hala badagokio, desinfektatzeko modukoak izan behar dute (material lauak, garbigarriak eta ez toxikoak)
  • Garraio bakoitzaren ondoren, esne gordinaren garraioan erabilitako ontziak garbitu eta desinfektatu behar dira

Jeztean bete beharreko betekizunak

  • Jetzi aurretik, erroek eta errapeak garbi egon behar dute
  • Animalia bakoitzetik datorren esnea kontrolatuko da eta anomaliak dituena ez da giza kontsumora bideratuko
  • Errapeko gaixotasunen aztarnak dituzten animalien esnea ez da giza kontsumora bideratuko
  • Animaliak identifikatuko dira, sendagaien hondakinak esnetara transmititzea ekarri ahal duten albaitaritza-tratamendua ezarri bazaie
  • Erroetarako erabilitako produktuak baimendutaegongo dira
  • Jetzi ondoren, esnea leku garbiren batean gorde behar da. Gainera, esnea berehala hoztu beharko da, gehienez ere 8° C-tara (egunero biltzen bada) eta 6° C-tara (ez bada egunero biltzen)
  • Garraiatzean hotz-katea mantendu behar da, eta helmugara iristean esnearen tenperatura, gehiez ere, 10° C-koa izango da

Langileen betekizunak

  • Arduradunek arropa garbi eta egokia jantzi behar dute
  • Jezteaz arduratzen direnek garbitasun-maila handia gorde behar dute
  • Behiak jezten diren lekutik hurbil, instalazio egokiak izan behar dira, eskuak eta besoak garbitzea ahalbidetuko dutenak

Autokontrola

852/2004 Araudiak, elikagaien higieneari buruzkoak, ezartzen du ekoizleak, ustiategiko arduraduna den aldetik, ezagutu eta kontrolatu egin behar dituela bere ekoizpenari lotutako arriskuak.

Autokontrola da maneiatze-jarraibide higienikoak ezartzea eta erregistroak gordetzea.

Eguneratze data: