Animalien trazabilitatea
Esnea ekoizten duten espezieen artean trazabilitate-sistema osoak honako elementu hauek ditu:
- Animalien identifikazioa
- Animalien Trazabilitatearen Sistema Integratua (SITRAN)
- Bizirik dauden Animalien Garraioaren Erregistro Sistema (SIRENTRA)
- Esne gordinaren trazabilitatea (Q letra)
Animalien garraioaren erregistro sistema (SIRENTRA)
Horren arabera bizirik dauden animalien garraiolariak, garraiobideak eta edukiontziak baimendu eta erregistratu egin behar dira.
SIRENTRA 542/2016 Errege Dekretuak arautzen du.
- Animalien trazabilitateari buruzko webgunea – MAGRAMA
- SIRENTRAren webgunea – MAGRAMA
Elikakateari buruzko informazioa (ICA)
ICA da abeltzainak abereak hiltegira igortzen dituenean bidali behar duen informazioa, 852/2004 Araudiko A zatiko I. eranskinean ezarritako ustiategiko erregistroetan oinarritutakoa.
ICA 853/2004 Araudiko III. Ataleko II. Eranskinean ezartzen da, eta 361/2009 Errege Dekretuak arautzen du Espainian.
ICAk jaso beharreko gutxieneko datuak 361/2009 EDko II. eranskinan agertzen dira.
Animalien trazabilitatearen sistema integratua (SITRAN)
Animalien Trazabilitatearen Sistema Integratu edo SITRANa datu-base bat da, eta autonomia-erkidegoen erregistroen berri ematen dio erregistro zentralizatu bati.
SITRANek hiru modulu ditu:
- Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra(REGA).
- Abeltzaintza-intereseko Espezieen Mugimenduen Erregistro (REMO): espezieen mugimenduei buruzko informazioa biltzen du (behiei dagokienez, banaka; gainerako espezieei dagokienez, multzoka).
- Animaliak Identifikatzeko Banakako Erregistroa(RIIA). behi, ardi, ahuntz espezieentzat, eta ekidoentzat.
Animalien identifikazioa (RIIA) eta animalien mugimenduen erregistroa (REMO) 728/2007 Errege Dekretuak arautzen ditu.
Esne gordinaren trazabilitatea – Q Letra
Q Letra izeneko datu-baseak esnearen trazabilitatea bermatzen du abeletxetik esnea eraldatzen eta merkaturatzen duten industrietaraino.
Esnearen sektorean esku hartzen duten agente guztien erregistroa da: administrazioa, operatzaileak, ekoizleak eta laborategiak.
- Q Letrari buruzko informazioa – Eusko Jaurlaritza
- Q Letraren webgunea – MAGRAMA
Eguneratze data: