Beharrezko baimenak
Erle-ustiategi baten instalazioak eta funtzionamenduak honako baimen hauek behar ditu:
- Jarduera-lizentzia
- Erleen Ustiategien Erregistroa
- Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA)
Erleen Ustiategien Erregistroa
Erleen ustiategien erregistroa 448/2005 Errege Dekretuko 5. puntuan ezartzen da (209/2002 Errege Dekretuko 5. artikulua aldatzen du). Bada, horri jarraikiz, autonomia-erkidegoko agintariek hauek aurkeztu behar dituzte:
- Dagokion eskaera
- Titularraren datuak
- Ustiategiarekin lotutako beste titular batzuen datuak
- Ustiategi mota (479/2004 Errege Dekretuko III. eranskinean ezarritako sailkapenaren arabera)
- Kokagune nagusiari buruzko datuak
- Autokontsumorako ustiategia den azaltzeko argibideak
- Ekoizpen-sistemaren araberako sailkapena transhumantea edo egonkorra
- Iraunkortasun- edo autokontrol-irizpideen araberako sailkapena: ustiategi ekologikoak, integratuak edo arruntak
- Errolda eta eguneratze-data
Ustiategi bakoitzari ustiatze-kode bat emango zaio.
Definizio interesgarriak
- Erlekumea: Apis mellifera motako eztia ekoizten duten erleen kolonia da.
- Erlauntza: erlekumeak, erlekumeak hartzen dituen ontziak eta erleek bizirauteko berezko eta beharrezko elementuek osatzen dute.
- Erlategia: Erlauntza multzoa, titular batena edo gehiagorena, kokagune berean daudenean.
- Erleen ustiategia: Apis mellifera motako eztia ekoizten duten erleak eduki, hazi, maneiatu edo jendaurrean jartzeko erabiltzen den edozein instalazio, eraikuntza edo leku
- Erleen ustiategi transhumantea: urtean zehar kokagune batera edo bestera lekualdatzen dira erlauntzak.
- Erleen ustiategi egonkorra: erlauntzak ez dira lekuz aldatzen urte osoan.
- Erleen ustiategi profesionala: 150 erlauntza edo gehiago dituena.
- Erleen ustiategi ez profesionala: 150 erlauntzetik behera dituena.
- Autokontsumorako erleen ustiategia: ekoizpena familiaren kontsumora bideratzen da bakarrik, eta gehienez ere 15 erlauntza daude.
Jarduera-lizentzia
Euskadiren Ingurumenaren Babeseko 3/1998 Legeko II eranskinen arabera, 7/2012 Legeko 83 artikuluak aldatuta, Jarduera-Lizentzia beharrezko udal-lizentzia da:
- Lurzoru ez urbanizagarrian edo hiri-lur industrialean 133 erlauntz baino gehiagoko (20 UGM) ustiapenentzako.
- Bizitegi-hiri-lurreko 26 erlauntz baino gehiagorekin (4 UGM) ustiapenentzako.
Jarduera Lizentzia beharrezkoa da honako hauetarako:
- Ustiategi berria instalatzeko.
- Bazegoen ustiategi bat handitzeko, handitzeak jarduera handitzea badakar.
- Lehenagotik bazeuden ustiategiei jarraipena emateko, euren AHU ahalmena dela eta, 515/2009 Dekretua ezarri behar bazaie.
Gainerako ustiapenek jardueraren aurreko komunikazioa egin behar du, 7/2012 Legeko 83 artikuluaren arabera.
JL lortzeko betekizunak 515/2009 Dekretuak araupetzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, laburbilduz, hauek dira:
- Proiektu teknikoa aurkeztea (I. eranskineko I. atala)
- Kokapen-arauak: biztanle-guneetarainoko gutxieneko distantzia, lurraldeko beste elementuetarakoa, beste abeltzaintza-ustiategi batzuetarainokoa (I. eranskineko II. atala)
- Arau higieniko-sanitarioak eta ingurumenariburuzkoak (I. eranskineko III. atala)
Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA)
448/2005 Errege Dekretuko 6. puntuaren arabera, erleen ustiategien erregistro orokorra Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) dago integraturik. Erregistro hori 479/2004 Errege Dekretuak araupetzen du.
Erreferentziazko legeria
- Legeriari buruzko datu-basea – ELIKA
Eguneratze data: