Beharrezko baimenak

Erle-ustiategi baten instalazioak eta funtzionamenduak honako baimen hauek behar ditu:

  • Jarduera-lizentzia
  • Erleen Ustiategien Erregistroa
  • Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA)

Erleen Ustiategien Erregistroa

Erleen ustiategien erregistroa 448/2005 Errege Dekretuko 5. puntuan ezartzen da (209/2002 Errege Dekretuko 5. artikulua aldatzen du). Bada, horri jarraikiz, autonomia-erkidegoko agintariek hauek aurkeztu behar dituzte:

  • Dagokion eskaera
  • Titularraren datuak
  • Ustiategiarekin lotutako beste titular batzuen datuak
  • Ustiategi mota (479/2004 Errege Dekretuko III. eranskinean ezarritako sailkapenaren arabera)
  • Kokagune nagusiari buruzko datuak
  • Autokontsumorako ustiategia den azaltzeko argibideak
  • Ekoizpen-sistemaren araberako sailkapena transhumantea edo egonkorra
  • Iraunkortasun- edo autokontrol-irizpideen araberako sailkapena: ustiategi ekologikoak, integratuak edo arruntak
  • Errolda eta eguneratze-data

Ustiategi bakoitzari ustiatze-kode bat emango zaio.

Definizio interesgarriak

  • Erlekumea: Apis mellifera motako eztia ekoizten duten erleen kolonia da.
  • Erlauntza: erlekumeak, erlekumeak hartzen dituen ontziak eta erleek bizirauteko berezko eta beharrezko elementuek osatzen dute.
  • Erlategia: Erlauntza multzoa, titular batena edo gehiagorena, kokagune berean daudenean.
  • Erleen ustiategia: Apis mellifera motako eztia ekoizten duten erleak eduki, hazi, maneiatu edo jendaurrean jartzeko erabiltzen den edozein instalazio, eraikuntza edo leku
  • Erleen ustiategi transhumantea: urtean zehar kokagune batera edo bestera lekualdatzen dira erlauntzak.
  • Erleen ustiategi egonkorra: erlauntzak ez dira lekuz aldatzen urte osoan.
  • Erleen ustiategi profesionala: 150 erlauntza edo gehiago dituena.
  • Erleen ustiategi ez profesionala: 150 erlauntzetik behera dituena.
  • Autokontsumorako erleen ustiategia: ekoizpena familiaren kontsumora bideratzen da bakarrik, eta gehienez ere 15 erlauntza daude.

Jarduera-lizentzia

Euskadiren Ingurumenaren Babeseko 3/1998 Legeko II eranskinen arabera, 7/2012 Legeko 83 artikuluak aldatuta, Jarduera-Lizentzia beharrezko udal-lizentzia da:

  • Lurzoru ez urbanizagarrian edo hiri-lur industrialean 133 erlauntz baino gehiagoko (20 UGM) ustiapenentzako.
  • Bizitegi-hiri-lurreko 26 erlauntz baino gehiagorekin (4 UGM) ustiapenentzako.

Jarduera Lizentzia beharrezkoa da honako hauetarako:

  • Ustiategi berria instalatzeko.
  • Bazegoen ustiategi bat handitzeko, handitzeak jarduera handitzea badakar.
  • Lehenagotik bazeuden ustiategiei jarraipena emateko, euren AHU ahalmena dela eta, 515/2009 Dekretua ezarri behar bazaie.

Gainerako ustiapenek jardueraren aurreko komunikazioa egin behar du, 7/2012 Legeko 83 artikuluaren arabera.
JL lortzeko betekizunak 515/2009 Dekretuak araupetzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, laburbilduz, hauek dira:

  • Proiektu teknikoa aurkeztea (I. eranskineko I. atala)
  • Kokapen-arauak: biztanle-guneetarainoko gutxieneko distantzia, lurraldeko beste elementuetarakoa, beste abeltzaintza-ustiategi batzuetarainokoa (I. eranskineko II. atala)
  • Arau higieniko-sanitarioak eta ingurumenariburuzkoak (I. eranskineko III. atala)

Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA)

448/2005 Errege Dekretuko 6. puntuaren arabera, erleen ustiategien erregistro orokorra Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) dago integraturik. Erregistro hori 479/2004 Errege Dekretuak araupetzen du.

Erreferentziazko legeria

Eguneratze data: